Asteartetik igandera, Donostiako Jazzaldiak hartuko du hiria, hainbat agertokitan banatutako kontzertu ugarirekin. 60 urte beteko ditu aurten jaialdiak, eta historia horretako 40 urtetik gora Miguel Martinen (Gros, 1956) zuzendaritzapean izan dira. Diskoz, kartelez eta paperez beteriko bere bulegoan, Jazzaldiaren historiaz, bere jazz zaletasunaz, aurtengo jaialdiaz eta etorkizunaz mintzatu da Martin.
1975ean, Jazzaldiaren hamargarren edizioa bertan behera geratu zen ia, gobernadore zibilaren ustez, Trinitate plazako dekoratuak Alderdi Komunistaren sinboloak zituelako. Tomas Hernandez diseinatzaileak isun handi bat ordaindu behar izan zuen.
Abuztuaren 17a arte egongo da irekita izen emateko epea.
Maria Aztiria eta Nora Pilartek 'Udara' erakusketa aurkeztu dute Ekain Arte Lanak galerian. Abuztuaren 30a arte egongo da ikusgai.
60 urte beteko ditu aurten Donostiako Jazzaldiak, sei hamarkada horietako jaialdien argazkiekin osatutako erakusketa jarri dute San Telmo museoan.
Bere gomendioa argi dauka Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak: «Oporrak hartzea eta jaialdi guztiaz disfrutatzea». Hortik harago, gomendio zehatzago batzuk ere egin ditu.
Doan bisita daiteke irailaren 14ra arte, eta Cristina Enea Fundazioaren udako programazioaren parte da.