ETAk 1979an hildako hiru poliziak omendu dituzte, plakak inauguratzeko ekitaldi xumearekin.
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Gines Pujante, Juan Bautista Peralta eta Miguel Orenesen omenezko plakak jarriko dituzte, Loiolako kuartelen aurrean. ETAk 1979an hil zituen.
30 urte bete dira Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz Rosa Zarra donostiarra hil zenetik. Haren omenezko ekitaldia egin dute Amara Berrin, mezu argi batekin: "Berriz ez".
1960tik 2010era «euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen» inguruko herriz herriko txostenak osatu zituen Eusko Jaurlaritzak. 50 urte horietan talde armatu hainbatek zein segurtasun indarrek eragindako hildakoak jaso zituen horrela. Badira, ordea, txostenetik kanpo dauden hildako biktimak ere.