1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.
Elkarrekin Donostia taldeko zinegotzi Arantza Gonzalezek mozioa aurkeztuko du ostegunean.
"Sufrimendua behin betiko amaitu behar dute", adierazi dute.
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako.
1960tik 2010era «euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen» inguruko herriz herriko txostenak osatu zituen Eusko Jaurlaritzak. 50 urte horietan talde armatu hainbatek zein segurtasun indarrek eragindako hildakoak jaso zituen horrela. Badira, ordea, txostenetik kanpo dauden hildako biktimak ere.