Ane Acha Insausti (Gros, 1999) Boli Kostako Akwaba etxean egon zen iaz, kooperante lanetan. Proyde Proega Gobernuz Kanpoko Erakundearekin bidaiatu zuen hara, eta hilabete eman zuen, uztailaren 8tik abuztuaren 10era. Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntzak eskaintzen ditu urtero kooperante gazteentzat, eta horrelako laguntza batekin bidaiatu zuen Achak.
Indabe pop-rock talde antiguatarrak 'Ez banaiz' izeneko diskoa argitaratu du. Egun, Uxue Estrada gitarrista eta abeslariak (Antigua, 2004), Peru Blanco bateriak (Antigua, 2004) eta Nora Azurza baxu jotzaile eta abeslariak (Antigua, 2004) osatzen dute hirukoa.
Bizitza Jokoan kanpainaren bigarren fasea abiatu du Mugarik Gabe elkarteak. Klima larrialdia eta giza eskubideen urraketaren arteko harremana dute hizpide. Horren harira, Dalila Arguetak (Guapinol, Honduras, 1988) hitzaldia eskaini zuen Tomasene Kultur Etxean.
Donostiako Heavy Jaiari esker da ezaguna Jesus Navarro (Antigua, 1964). Zaletasunak bultzatuta hasi zen antolatzen, eta, aurten, 23. edizioa egin dute.
Azaroan iritsi ziren Euskal Herrira Hamadah Nasrallah (Gaza, Palestina, 1995) eta Rahaf Shamaly (Gaza, Palestina, 2003) musikari Palestinarrak. Salbuespen egoeran bizi izan diren arren, Israelek abiatutako genozidiotik ihes egin zuten 2024ko otsailean. Haien senide eta lagunek Gazako zerrendan jarraitzen dute, bonben eta gosetearen krudelkeriaren pean. Horregatik, haien musika mundu osora zabaltzeko ardura dute.
Zurriolako hondartzan hamabost urtez lan egin eta gero, kaleratua izan da Mikel Ianzi Barrena (Orereta, 1991). Sorosleei materiala falta zitzaiela publikoki salatu zuen, eta Zurriola hondartza desberdin «ireki» zuen, ezin zuelako erabiltzaileen segurtasuna bermatu. Horrek, dioenez, bere kaleratzea ekarri du.
Adarra saria emanez, sei hamarkadako ibilbidea aitortuko diote larunbatean, eta kontzertua emango du segidan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Udazkenean iritsiko da Donostiara IBMren ordenagailu kuantikoa, eta, Diezen ustez, Euskal Herria polo oso garrantzitsua izango da teknologia kuantikoetan.
Cepas munduko zerrendako lehen postuan jarri da, azkenaldian lortutako garaipenei eta puntuazio sisteman izandako aldaketari esker. «Hilabete batzuetan» postu horri eutsi nahi dio, eta baikor da. «Oso garai onean nago, eta hobetzeko tarte handia daukat».
Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidente Ramon Goikoetxea Abadiak argi dauka bere entitateak Euskaraldia baliatu dezaketela euren atleten hizkuntz ohiturak aldatzeko.
Norbanakoek ez ezik, zenbait eta zenbait erakundek ere parte hartuko dute Euskaraldian. 'Ahobizi' eta 'belarriprest' txapak janzteko prest daude, hala, Aquariumeko langileak.