
Hamargarren urteurrena ospatzen ari da Otsemeak taldea, Bera Berako emakumeen errugbi taldea. Urteurrenaren bueltan, Leire Bayon jokalari ohi eta zuzendaritzako kidearekin (Amara Berri, 1993), Monika Aizpitarte taldearen sortzaile eta egungo jokalariarekin (Antigua, 1995) eta Aitana Lazkano jokalariarekin (Lasarte-Oria, 2009) hitz egin IRUTXULOKO HITZAk

Txiki-txikitatik baloia baino ez zuen buruan, eta futbolari gisa ibilbide polita egin zuen Larraitz Lucasek (Gros, 1982). Erretiratu ondoren, futbolari lotuta jarraitu du.

Betidanik nahi izan du Maren Zubeldiak (Parte Zaharra, kaia, 1995) zinema zuzendari izan; gaur egun, zuzendari laguntzaile lanetan ibiltzen da filmaketetan, eta Silvina Guglielmottirekin ondutako bere lehen film laburra aurkeztuko du bihar, Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian: 'Ultramarino'.

Kalera ateratzeko gogoz daude Elene Lopetegi (Gros, 1995) eta Maialen Gomez (Urnieta, 1996). Azaroaren 25aren bueltan hainbat aldarri eta elkartasun mezu plazaratuko dituzte; baita feminismoaren izenean zabaltzen diren zenbait mezu gaitzetsi ere.

Jon Insausti izan da azken urteotan Donostiako Euskara zinegotzia, baina alkate kargua hartu duenetik, Kerman Orbegozo Uribe jeltzaleak (Donostia, 1978) hartu du kargu hori. Euskarak Donostian eta Euskal Herri osoan erronka handiak dituenaren jakitun, gogoz agertu da horiei aurre egiteko.

Donostiako Aste Nagusiak jendea masiboki erakartzen duen ikuskizunik baldin badu, hori su artifizialena da. Gauero-gauero, zerura adi begiratzen du Izaskun Astondoak (Arratia, Bizkaia, 1962) ere, lehiaketako epaimahaikide izan baita azken urteotan, eta hala izango baita aurten ere. Su artifizialei puntuazioa ematerako orduan, ikuskizunaren harmonia oso kontuan izaten du Astondoak, baina, adi: publikoaren txaloek ere asko dute esateko.

Zurriolako hondartzan hamabost urtez lan egin eta gero, kaleratua izan da Mikel Ianzi Barrena (Orereta, 1991). Sorosleei materiala falta zitzaiela publikoki salatu zuen, eta Zurriola hondartza desberdin «ireki» zuen, ezin zuelako erabiltzaileen segurtasuna bermatu. Horrek, dioenez, bere kaleratzea ekarri du.

Adarra saria emanez, sei hamarkadako ibilbidea aitortuko diote larunbatean, eta kontzertua emango du segidan, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

Udazkenean iritsiko da Donostiara IBMren ordenagailu kuantikoa, eta, Diezen ustez, Euskal Herria polo oso garrantzitsua izango da teknologia kuantikoetan.

Cepas munduko zerrendako lehen postuan jarri da, azkenaldian lortutako garaipenei eta puntuazio sisteman izandako aldaketari esker. «Hilabete batzuetan» postu horri eutsi nahi dio, eta baikor da. «Oso garai onean nago, eta hobetzeko tarte handia daukat».