
Baserritar jantziak oihal artean gorde duena ikertzen hamarkadak daramatza Ane Albisu Iriartek (Erdialdea, 1960). Objektuaz harago, haren bidez irakurri du Euskal Herriaren XX. mendeko historia. Horren isla da abenduaren 12an defendatutako 'Baserritar jantziaren sorrera eta garapena' tesia. Eskertuta dago bidean babesa eta laguntza eman diotenekin, eta orain ezagutza hori zabaltzea du nahi.

Urrezko Danborrari esker, inoiz egin ez duen moduan ospatu du San Sebastian eguna. Tenore gisa jaso du aitortza eta duen talentua erakutsi du Xabier Anduaga Martinezek.

Mediku lana utzi zutenean, buru-belarri sartu ziren Marta Barandiaran eta Ina Idarreta DOPAn, osasungintza publikoaren aldeko herritarren mugimenduan. Donostian, Etengabeko Arreta Gunearen utzikeria salatzen ari dira: txanden %36etan ez da medikurik egon 2024 urtean.

Eneko Goia Lasoren lekukoa hartuta, 2025eko urriaren amaieratik da Donostiako alkate Jon Insausti Maisterrena (Parte Zaharra, 1989). 2027ko udal hauteskundeetara bitarte, «abiadura berezia» jarri nahi izan die etxebizitzaren eta segurtasunaren auziei eta «topera» eta «indartsu» dabil, dioenez. Gai horiez eta beste hainbatez mintzatu da IRUTXULOKO HITZArekin, 2026a hasteko.

1933 urteaz geroztik, Parte Zaharreko Almacenes La Bretxa dendak eguneroko eta laneko arropa saltzen dihardu. Urteak dira, gainera, baserritar jantzien saltoki erreferente bihurtu zela Donostian, eta Gabonen bueltan lanpetuta aritzen dira. Egungo arduradun Sonia Garcia Doladorekin (Erdialdea, 1972) solastu gara aurreko senideek abiatutako familia saltokian bertan.

Martxoaren 31n itxiko dute Donostiako Hontza liburu denda. Moiua eta Tatiegi 42 urtez arduratu dira dendaz; pozik daude egindako bidearekin, nahiz eta pena ere sentitzen duten.

Fernando Bernues Gambarte (Donostia,1961) eta Miren Arrieta Altolagirre (Parte Zaharra, 1998) 'Desobedienteak 18/98' antzezlanaren parte dira. Bernues Mireia Gabilondorekin batera da zuzendari, eta Arrieta gaztelaniazko bertsioko protagonista da, Aiora Enparantza donostiarra baita euskarazko bertsioko protagonistaren rola egiten duena. Ostegunetik igandera eskainiko dute, Antzoki Zaharrean.

Leire Markiegi Gortazar (Ibaeta, 2002) El Salvador (Valladolid, Espainia) taldeko errugbi jokalaria da. Duela hilabete batzuk egin zuen saltoa talde horretara, Espainiako lehenengo mailan jokatzeko, nahiz eta bere bosgarren urtea izan errugbira jolasten.

Donostiako Aste Nagusiak jendea masiboki erakartzen duen ikuskizunik baldin badu, hori su artifizialena da. Gauero-gauero, zerura adi begiratzen du Izaskun Astondoak (Arratia, Bizkaia, 1962) ere, lehiaketako epaimahaikide izan baita azken urteotan, eta hala izango baita aurten ere. Su artifizialei puntuazioa ematerako orduan, ikuskizunaren harmonia oso kontuan izaten du Astondoak, baina, adi: publikoaren txaloek ere asko dute esateko.

Zurriolako hondartzan hamabost urtez lan egin eta gero, kaleratua izan da Mikel Ianzi Barrena (Orereta, 1991). Sorosleei materiala falta zitzaiela publikoki salatu zuen, eta Zurriola hondartza desberdin «ireki» zuen, ezin zuelako erabiltzaileen segurtasuna bermatu. Horrek, dioenez, bere kaleratzea ekarri du.