Balio natural handiko eremua da Artikutza, eta, besteak beste, horregatik bizi da han Piriniotako muturluzearen kolonia bat. Animalia urria da ugaztun txiki hori, eta egoera kritikoan dauden espezieen zerrendan sartu berri dute.
Harrera ona izan du 'Traineras, pasión por el remo' dokumentalak. Telmo Iragorri donostiarraren lana irailean estreinatu zen zinema aretoetan, eta dagoeneko Movistar+ plataforman ikus daiteke.
Juan Mari Beltran musikologo donostiarrari eman dio Eusko Ikaskuntzak aurtengo Manuel Lekuona saria, musika tradizionalaren alde egindako lanagatik.
Harria parkea da Altzako espazio libre nagusia, auzotarrek erreferentzia gisa dutena. Ordea, zortzi etxebizitza dorre zeuden aurreikusita eremu horretan, eta parkea herritarren borrokari esker lortu zen; Hilari Villahozek hasitako borrokari esker.
Errondogainan 100 etxebizitza inguru eraikitzeko proiektua bideratu du udal gobernuak. Bizilagunak, baina, kezkatuta agertu dira, «pilotakada urbanistiko» zantzuak dituen proiektu horrek ez ote duen inguruko sarbide bakarra are gehiago tentsionatuko.
Bizarrain euskara elkarteak hogei urtetik gora daramatza Altzan euskararen alde lan egiten. Aurrera egiteko, ordea, ezinbestekoa da egindako lanaren balorazioa egitea eta inertzia zaharrekin haustea, eta horretan dabiltza orain Bizarrainekoak.
Udalaren eta aldundiaren esku hartze faltaren eta ostalaritza establezimendu batzuen gehiegikerien aurrean, Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Arartekora jo zuen. Eneko Goia alkateak dio udala Arartekoak egindako gomendioak betetzen saiatuko dela.
Azken urteotako egitaraua gehiegi aldatu gabe, baina beti bezain gogotsu eta ilusionatuta, hemen dira Jolastokietako jaiak. Astelehenean hasiko dira motorrak berotzen, eta, ostegunetik aurrera, festa izango da nagusi Altzako auzunean.
Irailaren 6tik 8ra hartuko ditu Txominek bere jaiak eta jarduera berriei ateak irekitzeaz gain, itzuleraren bat ere edukiko dute. Publiko guztientzako jarduerak egingo dituzten arren, bereziki haurrentzako jaiak direla azaldu du Amaia Karrera jai batzordeko kideak.
«Jai motzak baina biziak» dira Añorga Txikikoak, Silvia Oses jai batzordeko kideak azaldu duenez. Urteroko legez, haur, gazte, heldu zein zaharrentzako jarduerekin datoz, baita berritasun batzuekin ere.
Irene Irureta, Maite Caballero, Ane Arzelus, Arrate Rodriguez eta Sandra Garaioaren ilustrazioak bildu dituzte 'Gutxi esan, asko jolastu' erakusketan. Donostiako Santa Teresa komentuan jarri dituzte lanak, eta irailaren 8ra arte egongo dira ikusgai.