'Ama Begira Zazu' #10, Batix Ezeiza
Geroz eta mendebalderago sartzen da eguzkia urte garai honetan. Uda partean itsaso aldetik ikus dezakegu sartzen, sekulako ilunabar argazkiak harrapatu ditzakegularik hondartzan. Baina garai honetan, Igeldo aldetik desagertzen zaigu, bestelako irudiak sortzeko aukera emanez. Laino eder batzuk zeruan (zeru oskarbiak aspergarri samarrak izan daitezke argazkitan), hondar bustian isla garbi bat (honetarako egunsentia eta ilunabarra dira momentu egokienak), eta edozein urtarotan hondartzan topa dezakegun jendea, surfean, igerian, zakurrekin jolasean edo paseoan. Primerako postala.