‘Ama Begira Zazu’ #25, Batix Ezeiza
Iraila heltzearekin batera, garai honetan hiria hartu ohi duen espezieko kideak ikus ditzakegu gure kaleetan. Banaka, binaka edota taldeka, udazkena heldu dela iragartzen dute beren koloretako zinta eta besapeko karpetatxoekin. Aurtengoan ere, hemen dira Zinemaldiko akreditatuak.
Zintzilik daramaten txarteltxoaren magiaz baliatuta, Wes Anderson, Agnes Varda, Jane Campion edo Michael Haneke ustetan, euren erudizioa adieraziko duen altxorraren bila dabiltza: Hong Kongeko gazte oraindik ezezagun batek egindako dokumental esperimentala edota kultuzko zuzendari baten amaitu gabeko lanaren estreinuzko proiekzioa.
Heldu da udazkena.