Kalea eta tabernak espazio seguru bilakatu behar dira
Intziri Donostiako Neska* gazte taldetik azken egunetan eman diren eraso zein jarrerak salatu nahi ditugu. Azken egunetan festa giroa eta aisialdia leku arrotz, edo arrotzago, bilakatu dira emakumeontzat, zer esanik ez neska* gazteontzat.
Kabotaje piratan puntu morean parte hartu dugu antolatzen ziren ekimenetan espazio seguru eta askeago baten bidean. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Donostiako Piratei espazio hau ireki eta erasorik gabeko jai eredu baten aldeko apustua egiteagatik.
Azken egunetan espazio publikoan, segurutzat genituen espazioetan, gure auzoko kale eta tabernetan erasotuak eta jazartuak sentitu gara, ahotsa altxatu behar izan dugu behin eta berriz, gure lagun feministen babesa bilatu behar izan dugu.
Eta zer esanik ez jasaten ari garen jazarpen polizialaz. Behin eta berriro esan genuen eta esaten jarraituko dugu: poliziak ez gaitu zaintzen, gure ahizpek zaintzen gaituzte!
Aurrekoan esan genuen gu ez gaudela prest eraso guzti hauek onartzeko, kalea eta tabernak espazio seguru bilakatu behar direla denontzako, eta gaur, berriro ere, hontan berresten gara.
Donostia feminista baten bidean denok izan behar gara subjektu aktiboak eta argi geratu dadila neska* gazteok ez dugula eraso bat erez onartuko.
Erasoren bat ikusi edo jasaten baduzu besoko morea duen kide feministaren bat bilatu eta ondoan izango gaituzu, erasorik ez erantzunik gabe!
Matxiruloak ez zarete ongi etorriak! Matxirulo, neska gazteok aurrean izango gaituzu! Gora neska* gazteon borroka!