'Bellas Artes ez bota!'
Apirilaren 5ean, Donostiako udal batzarrak Bellas Artesen espedientea Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezitik ateratzeko izapideak egitea onartu zuen, Bellas Artes eraikinak zuen babes figura baino eskasago bat. Erabaki honek eraikinaren jabe den SADEren asmoari bidea erraztu egin dio, hau da, lau izarretako hotelaren eraikitzeari bidea ireki egin dio.
Bistan da udalak ezin duela ezer egin berea ez den gauza batekin, Bellas Artes eraikinari ezin diola berak nahiko lukeen erabilerarik eman, udalarena ez baita. Baina posible zuen Bellas Artesek zuen babes figura mantentzea eta horrela oztopatu eraikinaren jabearen asmo espekulatzaileak. Zur eta lur utzi gaitu guzti honetan jarrerak, zeinari esker balore historiko-arkitektonikoa duen eraikina eraisteko asmoa duten lau izarretako hotel bat eraikitzeko.
Auzoak Donostian parte izan diren udal hauteskunde guzti-guztietan Bellas Artes eraikina kultur-etxe edo auzorako (Amara Zahar) ekipamendu kulturalaren aldarrikapena egin ohi du. Baina udalaren kudeaketa fin-finak ez omen du tamainako aldarrikapena mantentzeko gaitasunik edo gogorik, eta bertan behera geratu dirahamaika aldiz famatu dituen herri parte-hartzea herri programan eta herriaren hitzarekiko atxekimendua. Eta orain harro izango ote da Bilduren programan azaltzen zen aldarrikapen baten urraketaz?
Alkate jaunari eskatzen diogu bertan behera utz dezala izaera historiko eta arkitektoniko berezia duen eraikinean luxuzko hotel baten eraikitzeko asmoa.
Amara Bai Elkartea

