[Bideoa] Oier Lorentek idatzitako gutuna irakurri dute
Oier Lorente preso donostiarrak Dueñaseko kartzelatik igorritako gutuna irakurri dute Katalunia plazan.
Azken egunotan epaiketa politiko bat baino gehiago hasi dira Madrilen, Auzitegi Nazionalean.
Auzipetutako gazteei eta beren senitartekoei babesa eskaini dizkie Lorentek. Nafarroan egin den azken herri harresia ere aipatu du, eta gazte mugimenduei aurrera egiteko deia luzatu die. “Eredua zuena da, eta gurea herria; guk bai maite zaituztegula, gora euskal gazteria!” bere gutuneko azken hitzak.