Emakume helduak eta genero indarkeria
Emakume pentsiodunek martxoaren 8an era aktiboan parte hartu genuen mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan, bere aldarrikapenekin ados geundelako, hala nola, pentsio publiko duinen defentsa eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa. Halaber, emakume helduei egiten zaizkien tratu txarrak salatzeko eguna ere izan zen martxoaren 8a. Hauxe da gaur egunean gure gizartean praktikatzen den pertsonarteko indarkeriarik isilpeko eta ezkutuena.
Genero indarkeriaren objektu diren emakumeen zaurgarritasunak hainbat faktore ditu, hala nola, isolamendua eta bakardadea, laguntzarik eza, genero rol tradizionalak mantentzea eta tratu txarrak etengabe praktikatzeak eragindako min kalteak.
Adineko emakumeak dira kolektiborik zaurgarriena, eta ez bakarrik emakumeak direlako, baizik eta oso adintsuak direlako. Gainera, euren baitan bateratzen dira genero indarkeria eta familiarra, era berezian tratatu beharreko bi errealitate.
Gizarte politiken arduradunak diren erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalak) benetako konpromisoa hartu behar dute emakume helduen genero indarkeria erauzteko, protokoloak praktikan jarriz, azkar detektatu eta interbenitzeko, arazoei benetako alternatibak aurrez eskaintzeko eta sentsibilizazio kanpainen bidez prebentzioa aplikatzeko.