Estitxu Zabala: 'Badira hiru aste...'
Estitxu Zabala, Kazetaria
“Izkin hontatik idazten dizut, azkenaldian bezela, egia da bai sasoi honetan, hotza egiten duela, neska gazte bat ezagutu dut, hiru aste badirela, esango nuke bere begiek, erraz sorgindu nautela…”. Mikel Urdangarinek kantatzen duen moduan, hiru aste, hiru aste egin ditut izkin honetatik kanpo. Oporrak, murrizketak edo dena delakoa dela eta. Edonola, berriro ere hemen naiz, erredakzioko betiko izkinetik zuei idazten. Baina, lasai, ez dut amodio istoriorik kontatzeko asmorik.
Hiru aste. Aste Santua, Pazko Astea eta maiatzaren 1eko zubia barne. Zenbat gauza egin daitezke lanik gabeko hiru astetan? Ez ditut sorgindu nauten begi horiek ezagutu, eta hotza… bai, ezagutu dut, baina baita beroa ere.
Hiru aste. Hiru aste horietan, ez dut Parisera bidaia erromantikorik egin, ez naiz New Yorken egon, ez dut Erromako kaleetan paseatu, ez dut Madrilgo Alcalako atea zeharkatu eta ez ditut Londreseko telefono kabina gorriak bisitatu.
Hiru aste. Hiru aste horietan, beste herri batzuetan egon naiz. Hernani, Pasaia, Zarautz, Getaria eta Orio. Horiek bai, horiek bisitatu ditut. Uretatik begiratu ditut gainera, arraunean aritu bainaiz leku horietan. Bai, ipurdia eta eskuak zauriz beteta izaten dituen horietako bat gehiago bihurtu naiz, azken bi urteetan.
Agian nire oporrak ez dira inori inbidia emateko modukoak izan. Agian nire oporrak ez dira lagunekin elkartu eta argazkiak erakusten egoteko modukoak izan. Agian nire oporrak ez dira sekulako pasarteak kontatzeko modukoak izan… Edo bai? Ez daukat sekulako bidaia bat egiteko adina dirurik, baina hemengoaz gozatzeko aukera izan dut, eta gozatzen jarraitu nahi dut.
Kazetaria naizen aldetik, niri dagokit albisteen berri ematea, eta IRUTXULOKO HITZAn lan egiten dudan aldetik, niri dagokit Donostian gertatzen denaren eta donostiarrei gertatzen zaienaren berri ematea. Ez da betebeharra, gustura egiten dudan zerbait da, eta horretan jarraitu nahi dut. Askotan ez dugu bertakoa baloratzen, eta Tamesis ibaiarekin txoratzen gara, etxe ondoan dugun Urumea ezagutu gabe. Kazetaria izan nahi dut, IRUTXULOKO HITZAko kazetari izan nahi dut, eta zurekin konpartitu nahi dut. Duela hiru aste bezalaxe, datozen asteetan ere.