'Hamar urte jada'
Iker Beristain (Amara Berriko presoa), Castello Ieko espetxetik.
Izugarria da zein azkar igarotzen den denbora, Aranjuezeko mintzatokietan abokatuak zure galeraren berri eman zidanetik 10 urte joan baitira, eta di da gainera, nahiz eta urte guztiotako bizipen eta gertakari denak ikusita, askotxo dela konturatu. Beraz, pentsa ezazu zer nolako aldaketak eman diren Euskal Herrian urte hauetan guztietan, eta hain urrun joan gabe, iaztik aldaketa mordoa eman dira, ez nahiko genituzkeen guztiak, baina hori ere iritsiko da, nola ez ba?! EAEn hauteskundeak izan ziren Basagoitirenak putxerazo Lopez bakarrik utzi eta hilabete gutxira, Euskal jendarte abertzale eta ezkertiarrak EH Bilduren aldeko hautua egin zuelarik, 21 eserleku lortuz eta emaitza dotoreak erdietsiz. Jeltzaleek 3 urte eta erdian umerzurtz egon ondoren, nahi zutena lortu zuten, Ajuria Enea berreskuratzea eta behar bada sinistuko ez baduzu ere , Urkullu tristea da lehendakari berria. Hala ere, EAJren jarrera ez da aldatu, betikoa da, benetan garrantzitsuak diren gaietan etsaiaren eta bere interesen mesedetan aritzen baita (presoon gaia, Kutxabank,..), inolako lotsarik gabe eta herritarren gehiengoak eskatzen duenaren aurka eginez. Bestetik , eta ilegalizazio urte luzeen ondoren, ezker abertzaleak badu alderdi berria, Sortu, otsaileko kongresuaren ondoren errealitate bilakatu dena, azken hilabeteotan Euskal Herriko herri eta auzo guztietan izandako eztabaida prozesuari amaiera ederra emanez. Gure herria eraikitzen jarraitzeko badugu beste tresna bat, baina ez bakarra, gazteek ere zukgua eztabaida prozesuaren ondoren Ernai jarri baitute martxan, euskal gazteriaren lana eta aportazioa Euskal Herriaren alde jarriko duena. Udalbiltza ere errepresio urte gogorren ondoren martxan dago jada. Presooi buruz zer esan, ba etsaiak temati darraiela bere inmobilismoan gatazkaren ondorioak konpontzeko inolako asmorik gabe, 197/2006 doktrina dela eta Estrasburgon ezarritako helegiteak eta Josu Uribetxebarriaren aferak argi eta garbi erakutsi zigutena. EEPKk eta euskal jendarteak borrokarako grina badugula islatu genuen, gose greba mugagabe baten ondoren Josuren askatasuna lortuz, garaipen handia benetan eta estatuari agerian utzi genion bilatzen ari dena ez duela sekula lortuko, gure damuketa eta errendizioa. Etsaiak ez digu ezer oparituko, bagenekien hori eta gure lan eta borrokaz lortuko ditugu gure helburuak. Jarrera hau, dakizun bezala, ez da berria, Simon Bolivar, Jose Martí eta beste hainbat iraultzaileren borrokari esker zituzten kolonietatik kanporatuak izan baitziren ( agur eta ohore Chavez komandantea!!). Horrela ba, geureari eustea dagokigu gure helburu eta ametsak errealitate bilaka daitezen. Izan gaizto eta eutsi beti zaren horri!! Lortuko dugu!!

