Jaka: "Inposizioaren bidetik ezin da halako proiekturik aurkeztu"
Axier Jaka, udal gobernuko Partaidetza zinegotziaren esanetan, hainbeste auzo elkarte elkartzeak agerian uzten du politika egiteko moduak aldatzen ari direla.
“Inposizioren bidetik ezin da halako proiekturik aurkeztu”, esan du Jakak, oposizioak adostutako barrutien araudiari erreferentzia eginez; “Egungo ereduak zaharkituak daude eta bistan da demokrazia bertikalak ez duela lekurik”.
Tresna administratibo gisa udal gobernua ez dago barrutien aurka, baina oposizioak aurkeztutako ereduaren aurka bai: “hiria lau zatitan banatu nahi dute, eta horrek ez ditu nukleo naturalak errespetatzen”, esan du Jakak. Gainera, herritarren parte hartzea zabala izan behar duela uste du zinegotziak, eta bere ustez, “oposizioaren ereduak antolatutako herritarrak bakarrik hartzen ditu kontuan, ez norbanako guztiak”.

