Zorionak, bai. Baten batek sari hori merezi bazuen, hori hi haiz. Urte mordoa daramak zinema eta telebista munduan. Ezaguna haiz euskaldunon artean, batez ere, baina, baita erdaldun munduan ere, izan ere, urteak daramatzak medio desberdinetan, modu batera edo bestera, estatuko zine eta telebistetan ez ezik nazioarteko film ospetsuetan ere parte hartzen.Auzotik ezagutzen haut, aspalditik, eta beti atentzioa eman zidak hire umiltasunak eta izateko moduak, oro har. Erraz ailegatzen haiz jendearengana eta horrez gain gustatzen zaik herritar arrunt eta anonimoa izatea.Hire lanbidea maite duk eta pozik ematen dituk heure lanak eskatzen dizkian gorabeherak, nahiz eta sarritan ahalegin ez txikiak eskatu. Auzoko eta hiriko borroka eta saltsa asko eta askotan presente hago “dominak” galtzeko beldurrik gabe.” Hamaika aldarrikapen eta protesta egiten diren hirian bizi haiz eta ohikoa izan ohi duk hire presentzia, sarri askotan.Konplexurik gabeko euskaltzale militantea haiz, konprometitua hire hizkuntzarekin eta hor ikusten haugu euskararen alde egiten diren aldarrikapen horietan guztietan. Ez nauk hasiko zerrenda egiten zeren eta amaigabea izango baihuke, baina, mundu horretan mugitzen garenok bazekiagu hire borondatearen berri. Hire konpromiso maila mugagabea dela esango nikek.Zinean eta telebistan ezaguna haiz, dudarik ez, baina herritar konprometitua ere bai. Parte hartzen duk Gure Esku Dagon, presoen aldeko elkarretaratzeetan eta Euskaraldiko bileretan. Auzoko arazoetan; Parte Zahar duinago baten aldeko aldarrikapenetan. Portzierto, azken aldian herrenka ikusi haugu, zergatik eta Plaza Berriko espazioa gaztetxoentzako gune ere izan behar duela eta sokadantzan min hartu huen. Hori izan duk hire herrenkaren zioa. Honezkero sendatuta izango duk, pentsatzen diat.Hi, eta zer diok euskaldundu behar dugun zineaz? Bazirudik pixkanaka, bederen, ari zaretela gauza politak egiten. Baina, oraindik egoera normalizatzeko bide luzea dugula uste diat. Pentsatzen diat hi eta hi bezalako asko beharko direla, zinera joan eta estrenoak euskaraz ikusteko aukera izango dugun eguna helduko denerako.Hala ere, konformatuko nindukek estreno horiek jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluak euskaraz ikusiko bagenitu. Zer uste duk, laster iritsiko zaigula aukera hori? Hik segi orain arte bezala lan eginez eta noizbehinka sariak jasotzen eta ea guztion artean hasten garen hainbeste maite duan mundu hori aldatzen. Ederra izango huke.Zorionak berriro, Ramon.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea