Jon Odriozola: 'Bide-ertzetik errepidera'
Jon Odriozola, Kazetaria
Tolosako Kilometroak amaitu berritan, Realak egin beharko dituen kilometroei begira jarrita dago zalea. Denbora batean ez du taldea bertatik bertara ikusteko aukerarik izango. Kilometro mordoxka aurretik: bidaiak, eta zelaian egin beharrekoak. Kamuts dabil taldea, eta hasiera bero-beroaren ostean, epelaldia heldu da. Zaleak ere berdintsu. Aurreko Txapeldunen Ligan parte hartzeak bere ondorio gazi-gozoak izan zituenez, jendea orduko hari zeharka begira hasi da. Lehen jardunalditik, Ligan, partidarik irabazi ez izanak, eta Vallecasen ikusitako neke eta ezinak, eszeptikoak kobazulotik irtenarazi ditu. Lehen distiratsu ikusten zutena, orain, beltza ikusten duten horiek, alegia.
Min hartutako jokalariak, eta aurrelarien txakalaldia agerikoa izan arren, asteburu honetan jardunaldirik ez izateak mesede egingo dio taldeari hurrengo erronkei begira. Saltsaz saltsaz, eta kili-kolo hasitako Valentzia ari da bere bidea egiten, eta Mestalla plaza aproposa izan daiteke egoera okerra zuzentzeko. Edozein egia esan. Zer esanik ez Manchesterrako partida. Badira, zuzenean, besterik ez balego bezala, Ingalaterrako deman begiak jarri dituztenak. Ametsen Antzokian pentsatzen ari da bat baino gehiago; lehenagoko lanik –antzezpenik– ez balego bezala.
Aurtengo Liga inoiz izan den parekatuena izango delakoan nago. Hau da, ohiko hiru oilarrez gain, oilategian ez da giro izango; maila antzekoa duten taldeen artean, partidak ez dira nolanahikoak izango. Edozein taldek lanak izango ditu partidak aurrera ateratzen; orain arteko partidak aztertzea besterik ez dago. Zenbait emaitza bitxi ikusi dira, eta berdintasuna da nagusi.
Realak abendura duin iritsi ezean lanak izan ditzake. Beraz, partidak irabazi ez arren, ez galtzea bada pauso bat. Txikia izan arren. Harmailaren egoerak ere izango du zeresanik. Berotzen bada ezegonkortasuna areagotuko da. Beraz, datozen hiru partidek garrantzi handia dute: Valentzia, Manchester, eta Almeria (etxean).
Realak, Valentzian jokatu eta biharamunean, ospatuko da Nafarroa Oinez (Tutera). Taupadaz, bat egin! da aurtengo goiburua. Aurtengoa, duela 23 urtekoarekin batera –Ezina ekinez egina–, izan daiteke talde txuri urdinak behar duena: taupadak beteginik helburuetara hurbildu kilometroz kilometro. Bide batez, badaki, bidean ez duela animo faltarik izango.