Jon Odriozola: 'Erronkaz erronka'
Jon Odriozola, Kazetaria
Asteazkenean hasi, eta ia ostegunean amaitu. Astelehenean hasi, eta ia asteartean amaitu. Kopako partida gaueko hamarretan hasi zen, baita astelehenean Realak Malagan jokatuko duen partida ere.
Schusterren taldea ez da garai batekoa. Duela urte pare bat, Qatarko jabeen patrikatik dirua borbor irteten zen, eta talde handia osatu zuten. Orain xumeago dabil talde andaluziarra. Bai diruz, eta baita jokoz ere. Entrenatzaile alemaniarraren postua igandea joan eta igandea etorri kolokan ei dago, eta asteleheneko partidan emaitza txukuna atera ezean auskalo zer gerta daitekeen. Malagak hiru puntuko aldea du Valladolidekiko (zulotik hasi eta hirugarren sailkatua).
Jardunaldiak aurrera doaz, eta geroz eta dema gutxiago geratzen da Liga amaierarako: hamabost (zortzi etxean, zazpi Anoetatik urrun). Txuri-urdinek, orain arteko lanak oso duin egin dituzte: Txapeldunen Ligaxka jokatzeko sailkapena, ligaxkan parte hartzea, Kopako finalaurrekoetara iristea… Orain datorren urteari begira jokatu behar dute. Batetik, astean behin jokatuko dute, eta bestetik, aurretik dituen bi taldeei ahalik eta gehien hurbiltzea izango da taldearen xedea. Atzetik dituen Valentzia eta Sevillak ere Europan jokatu nahi dute datorren urtean. Erronka polita oso. Ez dizkiote lanak erraztuko baina, orain, erronka bakar bat du taldeak. Ez nolanahikoa. Hots, joko mailari eutsi, eta aurreko biekiko aldea jatea. Athletic eta Vila-reali lanak ematea.
Ohar bat. Ligako azken bi jardunaldietan bien aurka jokatuko du Realak. 37. dema, San Mamesen, eta azken partida, Anoetan, Marcelinoren itsaspeko horiaren aurka. Amaiera interesgarria. Halere, Arrasateren mutilek, partida haiek iritsi aurretik ez dute lan gutxi izango.
Ez dut amaitu nahi asteazkeneko partidaren aipamenik egin gabe. Bi hitz. Txalogarria Zubikaraik egin duen lana Kopako partida guztietan. Baita Ros, Zaldua eta Gaztañagak ere. Maiz jokatu ez arren, gogoa, grina eta heldutasuna erakutsi dute.
Partida amaierako zaleen txalo zaparrada sari aparta izan zen taldearentzat. Malagatik bueltan, Ligan, Bartzelona izango du arerio Realak etxean. Partida horrek ez du Kopakoarekin zerikusirik izango. Beste kontu bat izango da. Oso bestelakoa. Oso.