Lurra ez da laua
Kerobiaren Plus kanta dut buklean hau idazten ari naizen honetan. Tristea eta alaia, txinatar jatetxeetako saltsa bezala. Egunotan EAEn sortu dena bezalakoa. Tristea eta alaia. Era berean.
Sintetikoa izango naiz.
Urkullu = kudeatzaile ona.
Sinestarazi ziguten.
Lurra laua da.
Josu Jon Imaz = Repsol = kea zeruan.
Dolarrak Venezuelan. Anasagasti?
Barkatu, matematika irakaslea naiz.
Lurra laua da.
PNV = Gobernua = -PSE
Minus PSE. Ardurarik ez balu bezala.
Lurra laua da.
Atutxa = FSE = Dimisioa?
Atutxaren semea arkitektoa da. Ermuan?
PNV = Legea = 2000. urtea = Josu Jon = Repsol = Zaborra = Zaldibar = Gezurra.
Gezurra. Esan digute. Ikusi dugu. Barkatu, hamabi egunean ez dugu deus ikusi, ez bada beste leku batean begiratu dugulako.
Sumatu dugu zer den kudeaketa ona egitea. Zubieta? Ikusi proiektuko argazkia eta joan bertara emaitza ikustera.
Lurra laua dela errepikatu digute. Etengabe. Eta gizarte honen gehiengoak sinetsi du. Ikusten dugu beraiek eta kontrolpean dituzten medioek esaten dutena. Ordea, nahigabe espaziora atera gara, eta ikusi dugu esferikoa dela lurra, eta esandako guztia, eta esan gabekoa ere gezurra zela.
Noiz arte? Hautetsontziak laster iritsiko dira gure eskoletara. Hezkuntza zabaltzen den tokietara. Legea ala natura. Gezurra ala egia. Zeren alde egingo dugu?