Miren Salegi: 'Partido Nacionalista... ¿Vasco?'
EAJ-PNVk haurreskoletan gaztelerari indarra ematearen alde bozkatu du. Gaztelerari indarra eman, euskarari indarra kendu, alegia.
Honen aurrean zer esango zuen, adibidez, Elbira Zipitriak (PNVko Emakume Abertzaleen Batzaren kidea, ikastola klandestinoen sortzailea frankismoan)? Berea, eta, bere burua arriskuan jarriz, diktaduraren debekuei uko egin zieten beste hainbat emakumeen meritua da urte hauetan milaka hiritar euskaldun euskaraz ikasteko aukera izatea.
Baina orain, EAJ-PNVk Elbirak eta beste hainbeste euskaltzalek egindako isilpeko lan arriskutsuari ostikada lotsagarria eman dio. Azalpenarik gabe, lotsarik gabe, begirunerik gabe. Zeren truke? Joku zikina zuena, benetan.
Atrebentzia izan arren, euskararen alde egin duten eta egiten duten guztien izenean, zera exijitzen dizuet: zuen alderdien izena aldatzea, hain zuzen ere eusko eta vasco hitzak kentzea. Zeren eta… izenak ez du egiten izana.

