'Pasa gabe gero!'
Xabier Vazquez. Realzalea.
Reala talde lasaia da gaur egun. Patxadatsua. Azken urteetako bat-bateko erreakzio eta pronto hori aldatzeko gogor saiatu da. Orain talde orekatuagoa izan nahiko luke, baloiaren jabetza duena, eta aldeko zein aurkako ezuste gutxiago dituena. Edo hori lortu nahian ari da behintzat.
Argi esanda, Realak talde serio, patxadatsu eta ezustekorik gabea bihurtu nahi du, gipuzkoar peto-petoaren isla delako. Soso edo zozo zamarra, zergatik esan kontrakoa. Baina teorian gauzak ondo kudea ditzakeena, nahiz eta azken zati hau oraindik ez duen oso trebatua Realak. Alderdi zozoa azkar gero hartu du, alde produtkiboarekin lanak ditu oraindik orain.
Real berri honek, gipuzkoar peto berriak, patxada handia du, eta kosta egiten zaio galtzea. Bere ondoan egon zaitezke, iseka egin, xaxatu, bultza egin… lasai geratuko da. Gol bat sartzen bazaio ere ez du patxadarik galtzen. Muga gainditu arte, noski. Def con dos taldearen El coche no abestian bezala ehundaka zabarkeria egitea daukazu, baina muga gainditu gabe.
Realaren kasuan muga hori bigarren gola sartzea da. Hori izugarrizko biraoa da Realarentzat, begirune-falta ikaragarria, erabateko zirikatzea. Bigarren gola jasoz gero Reala amorratu egiten da, patxada guztia agortzen zaio eta kasu horretan jai du aurkariak. Aurkariak zein guk realzaleok, ordura arteko zonbi patxadatsuak odola usaindu eta mugitzeari ekiten baitio.
Aberdeen eta Real Madrilen aurka partidari buelta ematea lortu zuen Realak, bi kasuetan arerioak bigarren gola eskuratu ostean. Vigon 2 eta 0 galtzen joanda bina amaitu zuten, eta eskerrak Celtarentzat, 5 minutu gehiago izanez gero, Realak beste bizpahiru sartzeko aukera zuen-eta. Analisia garbia da, bigarren gola goizegi sartu zioten Realari. Realaren aurka irabazteko bideak bi dira. 1. Eibarrek egin zuena. Gol bakarra sartu eta kitto. Reala lasai-lasai geratuko da 1 eta 0 galtzen joanda ere. Bistan da, hau da modurik erraz eta seguruena. 2. Gol bat baino gehiago behar baduzu (kanporaketa delako), Krasnodar estiloa duzu: 87ra arte itxoin bigarren gola sartzeko eta gero azken orduan errematatu.
Desiatzen nago Reala Camp Noura joan dadin, ez dakite zer datorkien gainera 9. minuturako Messik bigarren gola sartzen digunean.