Xabier Etxaniz Rojo: ‘Against modern football’
Xabier Etxaniz Rojo, Idazlea
Garaipen bikaina joan den astelehenean La Rosaledan lortutakoa. Garaipen garrantzitsua sailkapenean eta garaipen garrantzitsua formetan. Garaipen mingarria arerioentzat, baina garaipen sendagarria eta sendogarria gure mutilentzat. Prestigiorik gabeko garaipena. Izan ere, munduko liga faltsurik onenean soilik Bernabeun edota Camp Nouen lortutako garaipenek baitute prestigiorik. Baina benetako garaipena. Uki daitekeen garaipena, futbolaren oinarrietan oinarritutakoa. Sofak betetzen eta eserlekuak husten dituen ordutegi kriminal batean gauzatutako garaipena. Telebistako kameren aurrean, baina ikuslerik gabeko garaipena. Guri –Malagako eta Donostiako zaleei– bakarrik interesatzen zitzaigun garaipena.
Garaipen bat against modern football. Gol bakarra sareratuz garaipen ugari.
Jakin badakit publikoari ez zitzaiola gehiegi gustatu joan den astelehenean Malagan Realak jokatu zuen partida. Hogei minutuz bikain jokatu ostean, etxeko taldeak baloia lapurtu zigun eta, gauzak horrela, sufritzea tokatu zitzaigun. Aukeran, nik ere nahi nuen hasieran bezalaxe jokatzen jarraitzea. Canalesek–bere fitxaketa txalotu beharrean gaude–, Velak, Griezmannek eta Pardok bikain mugitzen zuten baloia, zuzentasunez eta sakontasunez, baina… ai ene… aurrean talde bat zegoen. Talde bat zeinak, bere publikoaren aurrean, gol bat sartu behar zuen partida ez galtzeko. Talde bat zeinak egin baitzuen guk gure jokalariei eskatuko geniekeen berbera: baloi guztiak borrokatzea eta Reala ahalik eta gehien estutzea…
Bai, dena errazagoa zatekeen baldin eta aurrean Malaga egon izan ez balitz…Bartzelona munduko talderik onena izango da, baina zerbait leporatu behar badiogu hori futbola hiltzen saiatu izana da. Erabateko nagusitasunak horixe du txar, ikusleari sinestarazten diola ezen futbolean aritzeko talde bakarra behar dela.
Bihar Bartzelona izango dugu bisitari. Aukera bikaina erakusteko oker daudela. Garaipena lortzeko modu asko dago eta ez bakarrik beraiena.