Xabier Vazquez: '2016'
Xabier Vazquez, Realzalea.
Onartu behar dut ez nuela Realaren partida osorik ikusi. Sportingen laugarrenarekin hanka egin nuen, nire buruan 81eko partidaren kronika idaztea nuela. «A zer poza Zamoraren golarekin» eta halakoak. Baina hara non arazo bat topatu nuen: ni orduan jaio berria nintzen.
Bai, ni ez naiz goiko argazki horretan azaltzen naizen bezain gaztea. Denok dakizue, eta askok gogorarazten didazue. Baina zer demonio, Aingeru Munguia kazetariak bere twitter kontuan duela bost hamarkadako argazki bat izan badezake, nik zergatik ez? Gainera, badakizue zenbateko lana den argazki berri bat eskaneatu eta IRUTXULOKO HITZAra bidaltzea?
Halere, argazkian baino dexente zaharragoa banaiz ere, 81eko partida hura ez nuen ikusi. Etxaniz bai, hura zah… helduxeagoa da, zentzu guztietan, eta hari eskatu nahi nion 81eko partidaren kronika, baina San Sebastian eguneko ajearekin izango ote zen beldur nintzen.
Gainera, dagoeneko Odriozolak Denon ahotan Futbologian ekarri du gogora Gijoneko partida hura. Beraz, nahiko zapaldua geratu zait gai hori.
Hala, Jonek esandakoa betetzera etorri naiz. Gijoni buruz ez ezik, 2016ri buruz ere hitz egin zuen. Izan ere, 2016an gaude, urte batzuk pasa dira bai, Gijoneko partida hartatik hona. Batzuei hobeto besteoi hobeto. Eta aurrekoan irakurri zenuten moduan, Realak bat egin du 2016rekin. Eta denetan ederrena, aurreko astean egin zutena.
Azalduko dizuet: 2016 jantzi zenean bere irekiera ekitaldia harrika botatako dirutzat ikusiko zutela askok eta askok, hori ahaztarazi zezakeen gauza bakarra Realaren erridikulo istoriko bat zela erabaki zuten. Esan eta egin, Realak bere gain hartu zuen larunbateko ikuskizuna denon burutik kentzeko ardura.
Arazoak, beti bezala, Madriletik etorri ziren. Partida ostiralean jarri zuten, eta hori medio, Realaren ahaleginak ez zuen balio izan 2016koa ahazteko. Are gehiago, kriston haserrea hartu genuen ostiralean, eta batzuek, diru xahutze onak eta txarrak bereiz litezkeelakoan, berriz ere haserrea hartu zuten larunbatean.
Biek elkar apaldu ordez, elkar elikatu zuten.
Halere, 2016ko helburua zubiak eraiki eta gizartea kohesionatzea bada, ados nago Odriozolarekin, ikuskizunez harago, Realak ederki betetzen duela funtzio hori. Izan ere, ba al dago porrot garaian elkarri begiratu eta animo kolpetxoa ematea baino zubi eder eta iraunkorragorik?