Xabier Vazquez, Realzalea
–Epa, aspaldiko. Zemuz?
–Ondo, ta zu?
–Ondo re bai.
–Eguraldiya petraltzen hasi zaigula eh, arrarua zan halako berua egitia pasa den astian. Etzan normala.
–Bai, ni aste osuan zehar Beldurrezko Astean izan naizelako sartua.
–Bai? Zenbat egun?
–Beno, larunbatetik larunbatera zan. Halere, azken larunbat gabian ez nitzan jun, beno beste beldurre…
–Bai, ta hori, ba bero handia egin dula. Bai. Astebukaera arte behintzat.
–Bai, lanbatian Defuntuen eguna zala-ta hilarrira jun ondoren bazkariya egin genun, baina eguraldiya petraltzen jun zitzaigun ta gero ya larunbat gabian…
–Ba hori, familiyakin izan ginala. Bakizu, Atxabaltan bizi diranakin. Zure lehengusuban lagunak diranakin.
–Bai, Iñaki, baina ustet orain ez dala Atxabaltan bizi, ez dakit ze herritan, akaso Arrasate…
–Apropos egitezu?
–Ez, motel, nik zuk adinako gogo gutxi dakat Realaz hitz egiteko.
–Ba zu hasi zera, larunbatekuaz hiz egiten.
–Beno, aizu, ta zuk aipatu dezu Defuntuen eguna, Realak galtzeko egun aproposa zala esatia bakarrik falta zenun.
–Beno, behintzat entrenatzaile berriyakin…
–Bai, zea, entrenatzaile berrya etorrita orain korrika egiten hasiko dira.
–Okerro behintzat ez dute egingo.
–Beno, dana dalakua… Igande gabian edo astelehen goizian eskatzian topo eginez gero…
–Eguraldiyaz hitz egingo degu, ados.
–Nik uste nun futbola jendiakin aszentsorian zerbaiti buruz hitz egiteko asmatu zutela.
–Bestela politikaz hitz egitea dugu.
–Ados, eguraldiyaz. Beno, kasualitatez Realak irabazi egingo balu…
–Ados, eguraldiyaz.