Xabier Vazquez: 'Epelkeriak'
Xabier Vazquez, Realzalea
Gero eta jende gehiagori entzuten diot Realarekin etsituta dagoela, haserre baino, ez ur ez ardo, epel. Anoetako partida ondoren, ordea, ni behintzat ez nintzen epel atera. Nazka eta hasarrea nituen nor baino nor nitaz jabetu nahian. Izan ere, epaileak epelak entzun behar izan zituen partida amaieran, eta eskerrak eman ditzake epelak hartuta joan ez bazen.
Partidako azken jokaldia ikusita, ez zait unean bertan iruditu zitzaidan bezain penalti garbia iruditzen. Moyesen esanetan, Ingalaterran agian ez, baina Espainian jokaldi hori penaltia da. Nik are gehiago esango nuke, gure arean jokaldi hori penaltia da; beste talde batzuen arean, ordea, ez. Baina penalti izan ote zen ala ez eztabaidak ezin du baldintzatu erdipurdiko Liga honen izaera. Diru banaketatik hasi, taldeei buruzko albisteetara joanda, epaileen jarreratik pasata, La Liga famatu hau antolaketa mailan biziki kaskarra da. Ingalaterrakoa bezalako Liga batean, arduradun nagusiak «denek nahi genuen Kopa finala suertatu da» esan izan balu, are gehiago taldeetako bati nabarmenki kaltetu zitzaionean epaileen erabakiekin –Realari, hain zuzen–, aspaldi zegokeen kale gorrian.
Kazetari batek idatzi zuen moduan: La Liga, played by geniuses, run by idiots, hau da, «Liga, genioek jokatua eta txepelek kudeatua». Baina ez da erabateko egia, Espainiako futbol agintariak ez dira txepel hutsak –hori ere bai–, gaiztoak eta fede txarrekoak ere badira. Eta hala gaude Liga hau jasan beharrean.
Kataluniako independentziaren aurkako argudio nagusietakoa izan zen «eta Barça zer?» –beste argudio nagusia y la europea? izan zen). El Pais egunkarian albiste oso batek azaltzen zuen, Katalunia estatu propioa izanez gero, Barçak ezingo lukeela Espainiako Ligan jokatu, hori ezinezkoa litzatekeelakoan. Albisteak berak Andorrako kasua aipatzea la excepcion que confirma la reglatzat edo izango zuten. Bada, Barça ez dakit, baina Reala behintzat lasaiago ibiliko litzateke Liga propio batean, edota errefuxiatu moduan beste Liga batera joanda. Premierren talde galesek jokatzen badute, eskoziarrekin ere hitz egin dute… nola ukatuko digute guri sarrera euskaldunak eta britainiarrak lotzen gaituzten ikerketak atera berri direnean?
Zer? Hau guztia agian epaileak arrazoia zuen jokaldi baten ondoren etxean galdutako partida bati zor zaiola? Agian, baina esandako guzti guztiak berdin berdin esango nituen aurreko astean. Horrek ez du ezkutatzen taldearen maila eskasa. Egia da Rulli-Reyes-Martinez-Illarra ardatzarekin taldeak sendotasuna duela, baina zorte on handirik gabe, baina batez ere gatz eta piper faltan –Vela da hor gako– egoera oso kaskarrean gaude. Eta zer nahi duzue esatea, Simeoneren Atletico de Madrilekin galtzeak berebiziko nazka ematen dit.