'Hura da santua'
Egunotan, Realaren garaipenaren ondoren, bilbotar plantak egin ditut. Bai, bakit ez dirala egunik aproposenak bilbotar plantak egiteko, baina ze nahizue, Ligan galdu galbia zan talde bat etorri eta inork espero ez zituen 3 puntu ateratzia harrotzeko modukua izan zan. Hau, noski, ez niyon iñori onartu ez San Sebastian bezperan ez eta egunian ere. Are gehiyo, sin mas plantak egin nitun, bakizue, bilbotarren estiluan: «Barçako txikito hori, 10 zenbakiduna etzan txarra ez? Akaso Agirretxe lesionatuba dagonerako fitxatzia daukau», «beno, lehen zatiya eskas. Bi gol jaso ditugu baño gero buelta emandiyou, etxeko partidak ezin dira irabazi gabe utzi…».
Hala hitz egiten entzun zenidatenek, Realeko direktibuak barne, jakizue pozez txoratzen nengola. Etzinaten konturatuko aktore paregabia naiz-eta, baño bai, plantak egiten ari nintzan. Pozez horditurik. Pozez eta edariz; baño Etxaniz baño txintxuago. Izan ere, partida aurretik bozpasei eroriko zirela uste nun. (Golak, Etxanizen Gin-Tonicak askoz gehiyo izango ziran). Eta irakurle, zuk ere hala pentsan zenuen. (Bai, golei buruz ari naiz oraindik).
Beno, bada pertsona bat Realak partida aterako zulako ustia zuna. EAJko zinegotzi bat da, eta partida ondoren behin baino gehiagotan gogoratu zidan berak arrazoi zula eta nik ez. Esan beharra dago fedegabiak halakuak gerala, eta zinegotzi hau, ordia, berak onartu ez arren erabat jeltzalia da. Ze Realak partida irabaziko zula sinistia fede handiko kontuba da. Jaungoikuan, behekuan, izpiritu santuban eta sansebastian beran ere.
Total, infernu ederra eman zidan «ez zenun itxaropenik, ez zenun itxaropenik, esan nizun nik irabaziko genula…». Baño infernu bedeinkatuba bere zirikatziak jasatia Realaren garaipena ospatzeko bada.
Orain Vigo tokatzen da, baño niretzat denboraldiya iya egiña dago. Denboraldiko poza hartu det dagoeneko larunbatian Anoetan bildu giñanengatik. Igual katalanengatik poztu ez, baño penarik ere ez didate ematen, nahikua eta gehiyegitxo gozatu dute dagoeneko. Bertakoengatik bai, asko poztu nintzan. Txuriurdiñengatik eta txuriurdin ez direnengatik.



