Xabier Vazquez: ‘Keep calm’ eta Reala animatu
Xabier Vazquez, Realzalea
Iaz bezala, Realak Valentziari bi partidak irabazi dizkio, eta Valentzia dexente urrundu du Europarako lehiatik. Iaz, Championseko lehia izan zen, eta Reala Valentziari gailendu egin zitzaion, nahiz eta azken jardunaldietan Valentzia aurretik jartzera iritsi zen. Aurtengoan badirudi abantaila nahikoa izango dela Reala Europara joateko, baina UEFA izango da ziurrenik saria, azken 3 partidetan (2 etxean) 3 puntu lortu baititu. Eta emaitzek zein jokoak zale batzuk kezkatu egin ditu.
Agirretxeren gola Interneten berrikusten, nahi gabe, iazko partidako gol bat ikusi nuen. Aldeak nabarmenak dira. Bata oso garbia: Illarramendi. Zurutuzak partida ona egin zuen Valentziaren aurka, «serioa» askoren esanetan, baina ez da Realak iaz zuen motorra. Ezta Pardo ere.
Realeko jokalari onenetarikoa zena Madrilen ordezko izateak Liga honen maila agerian uzten du. Barça eta Madrilek euren ordezkoen ordezkoak uzten dizkigute gure titular izateko. Eta horrela itzalik txikiena egin liezaiekeena zanpatzen.
Bai, Atletico Madril hor da, sasi-salbuespena. Azken urteetan aurrelariekin asmatu izan du eta horrek, erdilari on batek bezala, garrantzia handia du. Beste faktorea taldearen sasoi puntua da. Atleticok olatua hartu du (luze irauten ari zaio), Realak iazko bigarren bueltan hartu zuen moduan, une honetan Athleticek duen bezalaxe.
Reala egon zen olatuan, baina orain eskaloitxo bat jaitsi da. Illarra gabe, jokalari batzuek maila apur bat jaitsita, nekeak eraginda eta iazko moral gorakada pixkat murrizturik, taldearen jokoa ez da iazko bigarren bueltakoa bezain ona. Eta hurrengo urtean sailkapen honi eustea ez zaio samurra izango, Realak zaila baitu bere taldea hobetzea edota mantentzea bera. Jokalariak diru askoan salduta ere taldearen mailari eustea ez da erraza, diru horrekin ezin baitu maila bereko jokalari bat ekarri edota soldata ordaindu.
Batzuen ustez, honakoak esatea gipuzkoarron sen gixajoaren isla da. Nik uste garenaz jabetzea dela, gaur egungo futbol ero honetan goian egotea zein zail den ikustea. Eta hor Reala bezalako taldeek etorkizun bakarra dute, jokoan ez baina jokotik kanpo patxadaz ibiltzea. Bulegoetan batez ere, baina baita harmailetan ere.