Xabier Vazquez: ‘Tu quoque, fili mi’
Xabier Vazquez, Realzalea
“Baietz Madrilek irabazi ta lehen gola Illarrak sartu». «Baita zera ere». «Baietz, ba. Ikusiko. Apustu-makinara joan eta 20 euro jarriko ditut».
Ez nuen egin eta Illarraren golarekin ohikoa baino tonto aurpegi nabarmenagoa geratu zitzaidan. Tonto bikoitza, eskua eta bihotza ahoa bezain beroak banitu dirutxo bat aterako nukeen eta.
Bai, nik apustu egiten dudan gutxietan Realaren aurka egin ohi dut. Une garrantzitsuetan egiten dut, aurkari zuzenen aurka edo amaitzeko gutxi falta denetan. Realaren interesen aurka. Erabat sinetsita nago ezin zaiola talde bati bihotzean zein poltsikoan min egiten utzi. Bata ala bestea. Realak bere helburuak lortzen baditu, bon-bon; bestela, konpentsazio ekonomikoa penak kitatzeko.
«Seguro anti-derrota» izena jarri nion kontzeptuari. Nik ez dut nahi etxea erre dakidan, baina «bazpare», ezbeharra gertatuz gero, dirutxo bat dut berreraikitzeko. Bada, Realarekin berdin, behintzat dirua izan Realarekin bidaiaren bat egiteko.
Ez dakit zenbatean ordaintzen zen Madrilen garaipena Illarraren gol batekin hastea, baina dirutxoa izango zen ziur. Izan ere, apustu adituek asko dakite futbolaz, eta, beraz, oso zaila zen Illarrak gola sartzea –ordurarte gol bakarra Lehen Mailan hiru denboralditan–.
Benetako futbologook, Realaren patuan aditu eta aritu garenok, ordea, ederki genekien zer gertatuko zen. Hauxe dun/k, hauxe, gure destinu petrala.
Ez zait gustatzen inori «muerete» abestea, baina beste guztian nik uste Illarrari emandako tratua zegokiona zela. Onartzen dut jokalari batzuekin ulerkorragoa izan naizela eta kasu honetan buruak baino bihotzak aholkatzen didala. Baina Illarra, Alonso ez bezala, adibidez, ez zuen Realak saldu, joan egin zen, nora eta zuzenean Realaren Ligako talde batera.
Iazko jokoaren ardatza ez ezik, Illarraren erabakiak ere asko kendu dio Realari, ilusioa bera, Realak etxeko jokalari onei eutsi ahalko diolako ilusioa. Illarrak berak, bere hitzekin, landutako ilusioa gainera.
Hori guztia eginda, aurreikusteko modukoa zen, larunbateko lehen labankada nork emango zigun. Ez ospatzea gutxienekoa da, ez genuen besterik behar ospatzean hastea baino.