'Zaleak'
Xabier Vazquez, Realzalea
Lagunak poz-pozik ditut, azken urteetan Premier Leaguera zaletu gara (apustuak direla medio) eta Erresuma Batura joan izan gara. Orain Realarekin joateko aukera dugu.
Bidaiak ondo eta lanak banatuta antolatu beharrean bakoitzak nahi zuena begiratzen zuen, eta sekulako diskusioak gero plan ezberdinen artean aukeratzeko.
«Nik hotel hau ikusi dut», «nik bestea», «nik trena», «nik autobusa»… Gainera gehien lardaskatu eta eztabaidatu ohi zutenek gero besteei leporatu egiten zieten beraiek sekulako lana egin zutela proposamenak egiten.
Nik garbi esaten nien hartu zituzten lanak beraiek hala nahita izan zirela, ez inork eskatuta, bakoitzak berak ikusitako hotelera, berak ikusitako hegazkinean, berak aukeraturiko trenean mugitu nahi zuelako baizik.
Orain, Realaren partida dela eta nik ere gauzak begiratu ditut, baina ez dut neure burua engainatu nahi, ez dut besteengatik egiten, neure gogoagatik baizik.
Nik uste realzale askori antzeko zerbait gertatzen zaiola. Gure Realako kide bati irakurri diot «azkenean taldea gure pare dago, Champions mailan».
Ez nuke nik esango, orokortzen hasita, Realeko zalegoa Champions mailakoa denik. «Baina ez dugu taldea utzi Bigarren Mailan zegoenean». Eta? Domina bat nahi al duzu horregatik? Azken egunetan Manchesterreko sarreren lehentasunaren inguruko eztabaida ikusita, emango luke jende bati eskerrak eman beharko litzaizkiokeela Realeko jarraitzaile izateagatik.
Baten batek uste bide du berak talde bati bere denbora, arreta eta poz-tristuren giltza eskainita, trukean zer edo zer merezi duela. Bada, sentitzen dut, baina tratua ez da horrelakoa. Zuk zeuk erabaki duzu zure gogo zati handi ala txikia 11 tiporen patuarekin lotzea, eta horrek ez du adierazi nahi zuk jartzen diozun pasioaren pareko pozak jasoko dituzunik.
Eta hori da joko honen gatz, piper eta ozpina: ez duzula apenas eraginik ilusio apur bat jartzea erabaki duzun horretan. Eta dagoenean bonbon duzula, beste guztietan hor konpon. Baina inork ez dizu ezer zor.
Ni neu 3 bidaietara joaten saiatzen ari naiz, baina argi gera bedi horrek ez nauela lehen edo bosgarren mailako realzale egiten. Huesca baino gusturago hartzen da hau, baina hura ere gustuz eta nire gogoz hartu nuen, ez Realak edo beste realzaleek ezer zor izateko.
Orain bonboia egokitu da, garagardo ingeles eta alemaniarrez zein vodka ukraniarrez bustia. Denok aprobetxatzeko modukoa. On egin denoi! Burura etorri.