Alaitz Olarte eta Naroa Urkola: 'Lehenaren amaiera'
Alaitz Olarte eta Naroa Urkola, Donostiarrako arraunlariak.
Pasa den asteburuan eman genion amaiera Emakumeen Traineru Elkartearen ligari. Bederatzi emakumezko traineruk hartu dugu parte, zaleei lehia polit eta estua eskainiaz, eta Kaiarriba-Donostiarrako neskok izan gara lehen ekitaldi honetako irabazleak.
Txapelketa entretenigarria izan delakoan gaude, izan ere, lehian izan den bandera bakoitza eskuratzeko ahalegin handia egin behar izan dugu denok. Neguko eta udaberriko lan luzearen emaitza izan dugu hainbat banderen etxeratzea.
Hala ere, dena ez da izan poza eta ospakizuna. Lehia eta konpetentzia gogorrak berarekin ekarri du momentu batean ere ez erlaxatzea, tentsio uneak eta kolpe bakoitzaren ostean elkar animatu eta lanean jarraitu beharra. Azken hori ligaren bigarren zatian pairatu dugu gehien. Bederatzi egunetan bost estropada jokatu behar izan ditugu, eta sailkapenean gorabeherak eragin zitzakeen puntu sorta polita zegoen jokoan. Edozein akats garesti ordain genezakeela jakitun izanik, azkarra bezain astuna egin zaigu ligaren amaiera.
ETE liga amaitu arren, baina, arraun denboraldia ez da bukatu guretzat. Liga berri horren sorrerak berarekin ekarri du datorren urtean EuskoTren Ligan onenekin nor ariko den zehaztuko duen playoff-a jokatzea.
Badakigu ez dela erraza izango, baina ilusioa eta grina ez zaizkigu falta. Gogor izerditzen jarraituko dugu, gure burua datorren denboraldian onenen artean ikusi ahal izateko. Ea familia eta inguruko jendearen gertutasunaz lortzen dugun Kaiarriba-Donostiarrako neskon bigarren urte hau biribiltzea. Goza dezagun neskak! Gora Donostiarra!