Itziar Eguren: 'Kontxa, Kontxa da'
Itziar Eguren, Arraun Lagunakeko delegatua.
Beti entzuten den esana. Kontxa, Kontxa da eta edozer gerta daiteke: onerako edo txarrerako. Akatsak garestiegi ordaintzen dira eta guri tokatu behar. Gure estreinaldian. Ez da justua baina horrela da; a priori, inork kokatzen ez gintuen azken postuan gaude… oraingoz.
Delegatu, entrenatzaile, arraunlari, zaletu askok harriduraz galdetzen ziguten zer gertatu zitzaigun inoiz egindako estropadarik kaskarrena Kontxan egiteko, jakinda aurreko astean liga bikain bukatu genuela Getayarren aurretik . Urte latza izan da oztopo, uko eta demostratu behar askorekin. Hori dena, pisu astunegia zeukan emozioz beteriko lastre bilakatu zitzaigun. Donostiako hiriari eta donostiar zaletuei erakutsi nahi zitzaien oso bide onetik dijoala Arraun Lagunakek apustu egin zuen emakumezkoen traineruaren proiektu hau eta martxa honetan uste baino lehenago Donostiak goi mailako emakumezko trainerua izan dezakeela.
Baina 1997an gure mutilei gertatu bezela, lastrea gainetik ezin kendu. Eta irriparra eta zoriona egon beharrean gure nesken aurpegietan inpotetziaz beteriko malkoak baino ez zeuden. Ez duzue horrelakorik merezi, baina Kontxa, Kontxa da. Ez du barkatzen.
Igandean bigarren aukera dugu. Kalean edo sare sozialetan jasotako animo mezu guztiek ere hala diote, Donostiako Piraten indarra atera eta abordatzera!
Neskak, etxean gaude, zuen ametsa da, merezi duzue, ZUEN txanda da, gozatu estropadaz guk jada asko jaso dugu-ta zuengandik. Mila esker.
Eutsi azken txanpari eta oihu egin 1,2,3 … ARRAUN!