Xabier Zabala: 'Lokatz artean'
Xabier Zabala, Hernaniko traineruko entrenatzaile donostiarra.
Koloreztatu da asteburuan gizonezkoen traineru denboraldia, eta orain arteko Urdaibairen urdina zena horitu dute oriotarrek; emakumeetan, berriz, arroxek berean darraite sendo.
Zein estropada ederrak TKEkoak, ezin paretsuago, emozioz beteak txanda guztiak, eta perfekziotik hain gertu dauden ziaboga ikaragarriak. Oraindik sorpresa asko ikusteko gaudela uste dut; Zierbenak, Hondarribiak, Oriok, Santurtzik, eta zergatik ez, Donostiarrak, estutu behar dituzte oraindik bermeotarrak, eta altxako dituzte arraunak edozein unetan. Zein gustu handia Xabat Pastor eta Aitor Iraola handienen artean ikustea, Hernaniko harrobiko mutilak, aupa zuek! eta atzetik datozen hernaniar gazteak. Jontxi ere estreinatu zen TKE ligan, lan ederra eginez Pasaiako uretan, zorionak. Animo Donibaneko kuadrillari, lan gogorra dute eta aurretik.
Zorionak ere, ahaztu aurretik, gure traineruan hazitako neska tolosarrei, eraman dute ETE ligan euren lehen bandera; eta Donostian, horrenbeste liskar eta gero, dagoeneko betenbatek ikusten ditu datorren denboraldirako emakumeen bi traineruak Euskotrenen, zer diren gauzak…
Eta gu? Nahiko lan! Lojika guztitik kanpo osatu genuen kuadrilla ekaineko azken astean, Euskotren ligako kanporaketako atarian. Jarraian izan ditugu lan zailak, astunak… eta etorri zaizkigu hain kuadrilla gazte eta esperientzia gutxikoari etorri beharreko lesio, neke eta ezbeharrak. Asteburuan taldeko asko gaixorik izan ditugu, beherakoarekin eta guzti (entrenatzailea barne), eta aurre egin diegu estropadei ahalik eta duintasun handienarekin; eta biribiltzeko, igandean ziaboga istriborretik hartu genuen. Egoera beltz hauek ere ezagutzeko nituen, olatu gainean baino lokatz artean ibili beharrekoak. Etorriko dira hobeak, eta jarriko gara berriro ere lanean gogor.