Erreportaje tailerra Zuhaizti Eskola Publikoan, IRUTXULOKO HITZAren eskutik
Erreportaje tailerra, Zuhaizti Eskola Publikoan.Andrea Bosch IRUTXULOKO HITZAk kazetaritza tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen ditu hiriko hezkuntza zentroetan, eta ildo honetatik, Zuhaizti Eskola Publikoan egon berri dira hedabideko langileak. Saioak 5. LHko hiru klasetako ikasleekin egin dituzte, eta erreportajea izan da landu duten pieza.
Bertan izan dira Nagore Garmendia kazetarita, Aizpea Aizpurua komertziala eta Andrea Bosch marketin arduraduna. Modu honetan, ikasleek gertutik ezagutu ahal izan dituzte euskarazko tokiko hedabide honek dituen lanpostuak eta funtzioen banaketa. Gainera, ikasleek erreportajea osatu behar izan dute eskolako langileei taldean elkarrizketak eginez, eta modu pedagogikoan landu ahal izan dituzte gaiak.
Gazteek kazetaritza gertutik eta auzotik ezagutzeko aukera dute IRUTXULOKO HITZArekin, eta hedabideari honek ematen dio aukera etorkizunean lanean jarraitu ahal izateko, gazteen begirada eta ikuspuntua erdigunean jarriz.
Hezkuntza zentroetan, naturaltasunez
Aurretik beste ikastetxetxeetan egon da IRUTXULOKO HITZA; Herri Ametsa ikastolan edo Xabier Zubiri Manteo BHI institutuan, esaterako. Bertan, kazetaritza landu ahal izan dute elkarrizketa bidez, eta hitzaldiak ere eskaini dituzte, hedabidearen funtzioak eta eginbeharrak gazteekin plazaratuz.

