Fortuna elkartearen eskutik, kirola babestuz
FORTUNA kirol elkarteko Igeriketa saileko Aitor Burgoa eta IRUTXULOKO HITZAko kudeatzailea Naike Usabiaga.Andrea Bosch Fortuna kirol elkartearen eta IRUTXULOKO HITZAren aliantza estrategikoaren ibilbideak beste urrats bat eman du, hedabidea kirol ekimenen babesle bihurtuz. Hala, elkarteko Igeriketa Saileko Aitor Burgoa eta hedabideko kudeatzailea Naike Usabiaga, Pio Baroja udal kiroldegian elkartu dira, elkarlanari gorputza jarriz.
Bi proiektuen arteko lankidetza honek komunikazioa eta kirola uztartzea du ardatz, Donostiako kirol jarduera herritarrengana gerturatzeko asmoz. Hala, elkarlanak indar berezia jarri du abuztuaren 15ean kirol klubak antolatu duen 56. Pasealeku Berriko Igerialdian.
56. Pasealeku Berriko Igerialdia
Abuztuaren 15ean ehunka kirolariek parte hartuko dute Zurriolan hasten den igerialdi honetan. 2.959 metroko igerialdi popularra da absolutua; izan ere, 650 metroko igerialdi infantilaz gozatzeko aukera izango dute donostiar gazteenek, 11:00etan Nautiko ondoko eskaileretatik abiatuko dena.
Hala, IRUTXULOKO HITZAk, baliabideak emango ditu, igerialdiak beharrezkoak dituen hainbat material eskainiz, eta eduki berezia ere landuz, argazkilari batek egunak oparituko dituen momentuak harrapatuko dituelako. Hala, esatari lanetan ibiliko da hedabideko Andrea Bosch marketin eta komunikazio arduraduna, eta IRUTXULOKO HITZAko saria zozkatuko dute donostiar guztien artean, Naike Usabiaga kudeatzaileren eskutik.

