IRUTXULOKO HITZAko lantaldea, Herri Ametsa Ikastolan
Herri Ametsa Ikastolako ikasleak, IRUTXULOKO HITZAko lantaldearekin.Andrea Bosch Tokiko kazetaritza tailerra egin dugu Herri Ametsa Ikastolako LH3-ko ikasleekin. Elkarrizketa bat egiten ikasi dute, ikastolako langileekin, eta ostean, beraien piezak maketatu eta aurkeztu egin dizute.
Naike Usabiaga kudeatzailea, Aizpea Aizpurua publizitate arduraduna, Andrea Bosch marketin arduraduna eta Nagore Garmendia kazetaria egon gara bertan. Hala, gure hedabidearen lanpostu eta arlo guztiak aurkeztu ahal izan dizkiegu.
IRUTXULOKO HITZA ez gaude kalean soilik, eta eguneroko gertakarien berri emateaz gain, eragileekin zuzenean ere egiten dugu lan, komunitatea indartuz eta euskara eta tokiko kazetaritza babestuz.


