Kirola eta euskara sustatu ditu IRUTXULOKO HITZAk, Añorga KKEaren eskutik
Añorga KKEko Oier Mendiola eta IRUTXULOKO HITZAko Aizpea Aizpurua eta Naike Usabiaga, Añorgako frontoian.Andrea Bosch Añorgako Kirol eta Kultur Elkarteak eta IRUTXULOKO HITZAk hitzarmena sinatu dute, kirolaren, euskararen eta kulturaren inguruan elkarlanean aritzeko eta auzoko euskal komunitatea indartzeko helburuarekin.
Akordioaren bidez, bi eragileek jarduerak eta baliabideak partekatuko dituzte, eta bereziki euskara eta kirola sustatzeko ekimenak bultzatuko dituzte Añorgan. Hitzarmenak kirolaren eta kulturaren inguruko eredu euskaldunago baten aldeko apustua jasotzen du.
Hala, lankidetzaren erakusgarri izango da IRUTXULOKO HITZAren logoa Añorgako frontoian ikusgai egotea. Horrela, hitzarmenaren eta bi eragileen arteko elkarlanaren presentzia fisikoa ere auzoko kirol espazio batean islatuko da, eta tokiko euskal hedabideak bere baliabideak eskainiko ditu Añorgan euskararen, kirolaren eta komunitatearen alde bidea elkarlanean egiteko.

