Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteari babesa
Minbiziaren Aurkako Lasterketa eta Martxaren 12. aldiaren aurkezpena, Loiolako Erriberako bulegoan.Andrea Bosch Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak eta IRUTXULOKO HITZAk bigarrenez sinatu dute akordioa, eta elkartearen egitasmoak indartzea du xede. Lasterketa eta Martxa Solidarioaren 12. edizioaren aterkipean, hiriko hainbat eragile bildu dira martxaren aurkezpenean.
Irabazi asmorik gabeko erakundeak lan egiten du “osasunari buruz hezteko, gaixoak eta haien familiak babestu eta laguntzeko, eta ikerketa proiektuak finantzatzeko, minbiziaren diagnostiko eta tratamendu hobea lortzearren”. Horregatik guztiagatik, IRUTXULOKO HITZAk proiektua babestu nahi du, bidea elkarrekin eginez.
Hala, elkarteak egiten dituen egitasmoak hiritarrengana gerturatzea da gure hedabidearen helburu nagusia, gure lanaren bitartez, hauei buruzko informazioa plazaratzen lagunduz, eta pertsonon bizitza hobetuz.
Jarraian, Lasterketa eta Martxa Solidarioaren 12. edizioaren aurkezpenaren irudiak, taldeko Naike Usabiagaren, Aizpea Aizpuruaren eta Andrea Boschen presentziarekin.


