Egin zaitez HITZAKIDE martxoan, eta Silvia Ferericiren liburua eramango duzu opari!
Hilabete honetan Katakrak argitaletxearekin batera, eskaintza berezia dugu zuretzat. Martxoan harpidetza eginez gero, Silvia Federiciren “Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria” liburua eramango duzu opari.
Donostiako hiritarron erronkei kolektiboki erantzun behar diegula sinisten dugu, eta hedabideen eginkizuna funtsezkoa da horretan. Irutxuloko Hitzaren helburua denontzako tokiko informazio irisgarria berdintasunetik eta pluraltasunetik eskaintzea da, euskara hutsean.
Irutxuloko Hitzaren proiektua momentu zaila igarotzen ari da. Diru laguntzen murrizketek eta publizitatearen migrazioak gure diru iturriak bermatzeko zailatasunak areagotu dituzte. Gure finantzaketa kolokan egoten jarraitzen du. Testuinguru honetan ezingo dugu luzez gure helburuak betetzen jarraitu.
Donostia den horretan erakusteko, donostiarrei aktualitatea ulertzen laguntzeko tresnak eskaintzeko eta hiritarrok egiten ditugun salaketei proiekzioa ematen jarraitzeko ezinbestekoa dugu zu bidelagun izatea.
Zure babes eta konpromisoarekin batera aurrera jarraitu nahi dugu. Jarrai iezaguzu sare sozialetan, eman izena gure doako buletinean eta aukera izanez gero, egin zure ekarpen ekonomikoa eta harpidetu zaitez Irutxuloko Hitzan.
Bultza zure tokiko hedabidea. Eraiki dezagun elkarrekin nahi dugun gizartea eta hiria.
Egin zaitez HITZAKIDE!