'Hamabietan bermuta' atala bueltan da

IRUTXULOKO HITZAko atal maitatuenetako bat berreskuratu dugu: Hamabietan bermuta. Haritz Rodriguez kazetari eta pommelier-a izan da lehenengo elkarrizketatua eta, hemendik aurrera, bi astean behin argitaratuko dugu atal hori.
2018ko urritik 2020ko martxora, astero-astero argitaratu zuen hedabide honek astekarian eta webgunean. Ordea, koronabirusaren pandemiaren ondorioz egun batetik bestera taberna guztiak itxi zituztenez eta kale bizitza egiteari utzi behar izan genionez, atala bertan behera utzi zuen IRUTXULOKO HITZAk.
Hedabidearen atal informalena zen, elkarrizketatuak taberna bat aukeratu eta, bertan eskatutako edari eta aperitibo goxo baten bueltan, askotariko gaiez hitz egitez baitzen bertan: elkarrizketatuaren jardunaz, hiriaz, bere ohiturez, ametsez eta bestez.
Atal horretako lehenengo elkarrizketa 2018ko urriaren 5ean argitaratu zen, astekariaren formatu aldaketarekin batera, eta Mikel Pagadi gidoilari, telebista aurkezle eta aktorea izan zen lehenengo elkarrizketatua, Teorema tabernan; hemen irakur dezakezue elkarrizketa hura. Azkena, aldiz, 2020ko martxoaren 13an argitaratu zen, eta Nagore Legarreta izan zen elkarrizketatua, Bolboa Gastronomia tabernan; hemen daukazue irakurgai. Urte eta erdi horretan, askotariko pertsonak pasatu ziren ataletik: musikariak, aktoreak, argazkilariak, kazetariak eta abar luze bat; hemen dituzue elkarrizketa guztiak.