Donostiako Heavy Jaiari esker da ezaguna Jesus Navarro (Antigua, 1964). Zaletasunak bultzatuta hasi zen antolatzen, eta, aurten, 23. edizioa egin dute.
Itzultzailea eta aktorea da Aiora Enparantza Armentia (Ibaeta, 1995). Bagera Euskaltzaleen Elkartean ari da lanean gaur egun.
Paulina Garmendiak eta Juan Antonio Irulegik 1933an ireki zuten Parte Zaharreko Intza taberna. Gordetzen duen «erresistentzia historia» komiki batean jaso du Dani Fano komikigileak (Amara Berri, 1968).
Harrituta agertu da Pilar Guerra elkarrizketa proposamenarekin: «Zer kontatuko dizut nik?». Baina laster hasi da elkarrizketa mamitsua: antzerkia, adinkeria, autoezagutza, Uliako Lore-Baratzak, Palestina...
Hizkuntzak dira gizakiak konektatzeko tresna nagusiak, eta, zorionez, itzultzaileek errazten dute mundu osoko herritarren artean ulertzea. Aiora Jakak zer esan: Quebec eta Euskal Herriaren artean bizi izan da azken urtean, eta literatura mordoa ekarri du euskarara, tartean, iaz Euskadi Saria irabaziz. Ez da gutxi.
Umorezko euskal bakarrizketak loratu dira azkenaldian, beste umoregile askoren artean, Maialen Sorzabalbereri esker (Antigua, 1996). Gazteek eginda eta gazteentzat, Barrexerka taldearekin eskemak hausten hasi ziren Sorzabalbere eta bere kideak duela urte batzuk, eta erreferente bihurtzen hasiak dira. Bermut baten bueltan elkartu gara berarekin, Amarako La Bodeguillan, umoreaz, gidoigintzaz eta bestez hitz egiteko.
Denetarik probatzea gustuko du Haritz Rodriguezek (Caracas, Venezuela, 1978). Kazetaritzan, marketinean eta aholkularitzan egindako bideaz elikatu ostean, sagardoaren aparretan ere murgildu zen. Horrek eraman du Aietekoa 'pommelier' izatera.
‘Mi querido Klikowsky’, ‘Vaya Semanita’ eta ‘Gym Tony’ telesailetan aritutakoa da Miriam Cabeza (Aiete, 1984) aktorea, eta hainbat gauza egiteko asmoa du 2020an, ez soilik aktore gisa.
Aretha Franklin da Lidia Insausti abeslariaren (Gros, 1993) erreferente nagusia, eta bere musikan islatzen da hori. Oso aktibo dabil azkenaldian Ispirit gospel taldearekin.
Zaldibiarra izatez, 11 urte daramatza Aitziber Garmendiak Donostian bizitzen eta lan egiten. ‘Txanogorritxotik otso emera’ antzezlana estreinatu berri du Viktoria Eugenia Klubean.