Irutxuloko Hitza

Kaldereroak direla eta, zozketa berri batekin gatoz

Aurtengo Kaldereroak hurbiltzen ari dira, eta IRUTXULOKO HITZAk zozketa berezi bat prestatu du.

kaldereroak_irutxuloko hitza

Aurtengo Kaldereroak hurbiltzen ari dira, eta IRUTXULOKO HITZAk zozketa berezi bat prestatu du zuentzat gure Instagrameko kontuan, etxetik bada ere garagardo on batzuekin ospatzeko.

Baina lehendabizi, Donostiako Kaldereroei buruz zenbat dakizuen jakin nahi dugu. Horretarako, galdera honi erantzun behar diozue: “Zenbat tribuk hartzen dute parte kaldereroetan?”.

Eman pauso hauek, eta animatu zozketan parte hartzera:

1) Erantzun galderari (asmatzen duten parte hartzaileak hartuko dira soilik kontuan zozketa egiteko garaian).

2) Jarraitu @irutxulokohitza-ri.

3) Aipatu lagun bat.

4) Eman ‘atsegin dut’ publikazio honi.

 

Nahi adina aldiz hartu dezakezue parte, baina, betiere, aldiro lagun ezberdin bat aipatuz.

Parte hartzeko epea igandean amaituko da, otsailaren 7an.
Otsailaren 8an jakinaraziko dugu nork irabazi duen, Instagrameko publikazioan bertan.

 

Ez galdu aukera, eta gozatu Pagoa euskal garagardoaz!
Zorte on guztioi!