Nor da nor? jokoa martxan da IRUTXULOKO HITZAn !
Ezetz asmatu nor diren IRUTXULOKO HITZAren azal hauetako protagonistak?
Joko honetan, IRUTXULOKO HITZAren azaletako protagonistak nor diren asmatu beharko duzu. Jokoarekin batera, zozketa berezia jarri dugu martxan parte hartzaileentzat: Errigorako saski eder bat.
Oliba-olio birjina estra.
Orburuak.
Zainzuri zuriak.
Pikillo piperrak.
Ardo botila.
Eztia.
Kardua.
Mahats-zukua.
Piper-mamia.
Teilak.
Molineritoak.
Donostiako auzokideak, lagunak, kirolariak, artistak… ezagutzen dituzula erakusteko prest al zaude? Ekin jokoari!
IRUTXULOKO HITZAn donostiarren atzean dauden istorioak kontatzen ditugu.
Donostiako auzoen ahotsa zabaltzen dugu. Gertutasunez kontatzen ditugu donostiarren atzean dauden istorioak. Beste espazio batzuetan lekurik ez duten protagonistek eta gaiek Irutxuloko Hitzan tokia dute: auzoetako norbanakoentzat, elkarteentzat edo eragileentzat plaza eta bozgorailu bat da. Donostia den horretan erakusteko lan egiten dugu.
Jokoan agertzen diren azalek azken urteetan argitaratu ditugun donostiar hauen istorioak dituzte atzean. Istorio hauek eta askoz gehiago, IRUTXULOKO HITZAren webgunean edo hemerotekan aurkituko dituzu.