Kubara bidaia zozketatuko dute bi pertsonentzako
Añorgako Jai Batzordeak festen antolakuntzarako dirua ateratzeko helburuarekin zozketa bat jarri du martxan. Eta ez edozein zozketa, Kubara joateko bi pertsonentzako bidaia zozketatuko dute. Zozketa honetarako zenbakiak Añorgako 3 taberna ezberdinetan jarri dituzte, Gure Kabia, Kaioak eta Jolas Etxean hain zuzen ere. 600 zenbaki dira guztira, taberna bakoitzean 200 daudelarik. Zenbakiak 5 euro balio du […]
Añorgako Jai Batzordeak festen antolakuntzarako dirua ateratzeko helburuarekin zozketa bat jarri du martxan. Eta ez edozein zozketa, Kubara joateko bi pertsonentzako bidaia zozketatuko dute.
Zozketa honetarako zenbakiak Añorgako 3 taberna ezberdinetan jarri dituzte, Gure Kabia, Kaioak eta Jolas Etxean hain zuzen ere. 600 zenbaki dira guztira, taberna bakoitzean 200 daudelarik. Zenbakiak 5 euro balio du eta zozketa Añorgako festen lehenengo larunbatean burutuko da.
Zozketa honen sari Nagusia 1800eurokoa izango da, norberak nahi duen lekura bidaiatzeko. Baina hala ere, beste 7 sari ere banatuko dira egunean bertan, hauek sari guztiak:
1. 1800 euro nahi den lekura bidaiatzeko
2. Jolas Etxean bazkaria
3. Gure Kabian Bazkaria
4. Kaioaken bazkaria
5. Zikirorako 2 sarrera
6. Festetarako 3 katxi zerbeza
7. Festetarako 2 katxi zerbeza
8. Festetarako katxi bat zerbeza
Gainera, zenbaki guztiak bukatuko balira beste zozketa bat egingo dute zenbaki gehiago aterata beste bidaia bat zozketatzeko.