3x3ak Donostiako kaleak hartuko ditu Kalean Urban Fest 04-ak
Saskibaloia ekainaren 27an eta 28an aterako da berriro kalera, Tabakalerako Blas de Otero plazan egingo den Kalean Urban Fest 04 festibalaren 3×3 txapelketarekin. Txapelketa saskibaloizale guztientzat zabalik dago eta formatu mistoan eta doan jokatuko da, hiru jokalariz eta ordezko batez osatutako taldeekin. Lehiaketa bi jardunalditan banatuko da. Ekainaren 27an, ostirala, 2010., 2011., 2012. eta 2013. urteetan jaiotakoen txanda izango da, eta ekainaren 28an, larunbata, 2009an edo lehenago jaiotakoen txanda. Bi kasuetan, jarduera 13:00etatik 20:00etara egingo da. Txapelketaz gain, Kalean Urban Festeko giroaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Zuzeneko musika, hiriko kirol jarduerak eta aisialdi eskaintza zabala izango dira bertan. Asteburu osoan zehar picketball, ping pong, skate, eskalada eta beste hainbat proposamen izango dira, baita esperientzia osatzeko taberna gune bat ere. Parte hartuko duten taldeek ere sari ezberdinak irabazteko aukera izango dute Gipuzkoa Basket eta NGS Europe taldeen lankidetzari esker. Antolatzaileek jokalari guztiei gogorarazten diete talde bakoitzak aukeratutako kamiseta zuri batekin eta koloretako beste batekin joan beharko dutela, saskibaloiko jardunaldi bizi bati aurre egiteko adina ur eramateaz gain. Izena emateko epea ekainaren 25era arte egongo da zabalik, antolatzaileek prestatutako formularioaren bidez. Bildu zure koadrila, osatu zure taldea eta etorri saskibaloiaz gozatzera Donostiaren bihotzean! Izen emateak: https://forms.gle/Gm93ZF78hceK7ucu9 Izena emateko azken eguna: […]
La entrada 3x3ak Donostiako kaleak hartuko ditu Kalean Urban Fest 04-ak se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Saskibaloia ekainaren 27an eta 28an aterako da berriro kalera, Tabakalerako Blas de Otero plazan egingo den Kalean Urban Fest 04 festibalaren 3×3 txapelketarekin.
Txapelketa saskibaloizale guztientzat zabalik dago eta formatu mistoan eta doan jokatuko da, hiru jokalariz eta ordezko batez osatutako taldeekin.
Lehiaketa bi jardunalditan banatuko da. Ekainaren 27an, ostirala, 2010., 2011., 2012. eta 2013. urteetan jaiotakoen txanda izango da, eta ekainaren 28an, larunbata, 2009an edo lehenago jaiotakoen txanda. Bi kasuetan, jarduera 13:00etatik 20:00etara egingo da.
Txapelketaz gain, Kalean Urban Festeko giroaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Zuzeneko musika, hiriko kirol jarduerak eta aisialdi eskaintza zabala izango dira bertan. Asteburu osoan zehar picketball, ping pong, skate, eskalada eta beste hainbat proposamen izango dira, baita esperientzia osatzeko taberna gune bat ere.
Parte hartuko duten taldeek ere sari ezberdinak irabazteko aukera izango dute Gipuzkoa Basket eta NGS Europe taldeen lankidetzari esker.
Antolatzaileek jokalari guztiei gogorarazten diete talde bakoitzak aukeratutako kamiseta zuri batekin eta koloretako beste batekin joan beharko dutela, saskibaloiko jardunaldi bizi bati aurre egiteko adina ur eramateaz gain.
Izena emateko epea ekainaren 25era arte egongo da zabalik, antolatzaileek prestatutako formularioaren bidez.
Bildu zure koadrila, osatu zure taldea eta etorri saskibaloiaz gozatzera Donostiaren bihotzean!
Izen emateak: https://forms.gle/Gm93ZF78hceK7ucu9
Izena emateko azken eguna: ekainak 25
Blas de Otero plaza (Tabakalera)
3+1 ekipoak | Mistoa | Doakoa
La entrada 3x3ak Donostiako kaleak hartuko ditu Kalean Urban Fest 04-ak se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.

