FITXAKETA | Mateo Díaz, Gipuzkoa Basketeko jokalari berria
Gipuzkoa Basketek eta Mateo Diazek akordioa lortu dute datorren denboraldirako base italiar-argentinarra fitxatzeko. Mateo Diaz 2002. urtean jaio zen, eta, gaztea izan arren, lau denboraldi daramatza bizkarrean Primera FEB-ean. Aurreko denboraldian Fuenlabradan jokatu zuen, eta 8,4 puntu, 4 errebote eta 2 asistentzia lortu zituen partidako. Duela bi denboraldi Almansan 10 puntu, 3 errebote eta 3 asistentziarekin bere urterik onena izan zen. Diaz udan Toros del Vallen jokatzetik dator eta Kolonbiako ligako txapeldunorde izendatu da, taldeko erreferentea izanik. Manex Ansorregi, Aitor Zubizarreta, Ander Martinez, Mads Stürup, Josip Vrankic, Javier Nicolau, Isaac Mayo, Jakub Mokran eta Mateo Diaz dira orain arte taldeak dituen jokalariak. Datozen egunotan, datorren denboraldirako taldea osatuko duten izenak ezagutzen jarraituko dute.
La entrada FITXAKETA | Mateo Díaz, Gipuzkoa Basketeko jokalari berria se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Gipuzkoa Basketek eta Mateo Diazek akordioa lortu dute datorren denboraldirako base italiar-argentinarra fitxatzeko.
Mateo Diaz 2002. urtean jaio zen, eta, gaztea izan arren, lau denboraldi daramatza bizkarrean Primera FEB-ean. Aurreko denboraldian Fuenlabradan jokatu zuen, eta 8,4 puntu, 4 errebote eta 2 asistentzia lortu zituen partidako. Duela bi denboraldi Almansan 10 puntu, 3 errebote eta 3 asistentziarekin bere urterik onena izan zen. Diaz udan Toros del Vallen jokatzetik dator eta Kolonbiako ligako txapeldunorde izendatu da, taldeko erreferentea izanik.
Manex Ansorregi, Aitor Zubizarreta, Ander Martinez, Mads Stürup, Josip Vrankic, Javier Nicolau, Isaac Mayo, Jakub Mokran eta Mateo Diaz dira orain arte taldeak dituen jokalariak. Datozen egunotan, datorren denboraldirako taldea osatuko duten izenak ezagutzen jarraituko dute.
La entrada FITXAKETA | Mateo Díaz, Gipuzkoa Basketeko jokalari berria se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.