2017 LABURTZEN DUTEN 10 ARGAZKI
2017 urtean, Askekintzak pauso garrantzitsuak eman ditu animalien askapenean. Ekintza asko burutu ditugu eta oso harro gaude urteak izan duen bilakaeraz. Ekintza batzuk beste batzuk […] La entrada 2017 LABURTZEN DUTEN 10 ARGAZKI aparece primero en Askekintza.
2017 urtean, Askekintzak pauso garrantzitsuak eman ditu animalien askapenean. Ekintza asko burutu ditugu eta oso harro gaude urteak izan duen bilakaeraz. Ekintza batzuk beste batzuk baina balorazio positiboagoa izan dute, baina guztiek izan dute garrantzia gure aurtengo ibilbidean, eta hauen 10 argazki aukeratu ditugu:
Mahai informatiboak
Hilero Donostiako kaleetan mahai informatiboak jarri ditugu espezismoa salatzen. Hauetan larruari, esnekiei, arrautzei, esperimentazioari eta animalien kontsumoari buruz konzientziatu dugu.
Donostiako gida beganoa
Bigarren urtez, Donostiako gida beganoa plazaratu dugu. Honetan, 2017an Donostian era %100 begetalean jateko dauden aukera duten establezimenduen gida bat osatu dugu, begano ez izateko aitzakia bat gehiago gaindituz. Ordenagailu edo mugikorretik ikus dezakezu ondorengo estekan: askekintza.org/gida2017.pdf
Azpeitiako zezen plazaren argazki erreportaia
Aurten, Aizpeitiako zezen plazaren alde iluna erakutsi dugu, hau da, irudi erreportai bat atera dugu San Inazioetan zezen plazaren atzean gertatzen den indarkeria espezista eta honen normalizazioa salatuz.
Protestak festetan
Euskal Herriko festetan animalien erabilpena eta espezismoa salatzen jarraitu dugu, “Festak Ospatu Animaliak Askatu” kanpainaren barnean. Hernanin, Oreretan eta Lezon protestak burutu ditugu. Inoiz baina boikot, irain eta mehatxu gehiago jaso ditugun arren, argi ikusi dugu geroz eta herritar gehiago ari direla zapalduen aurka posizionatzen.
Txosnak
2017 honetan, Hernani eta Oreretako txosna batzordeetan aktiboki lan egin dugu. Oreretan, jada hirugarren urtez; Hernani, aldiz, aurrenekoz, bi kasuetan kontzientziazioa eta aldaketa politikorako oinarriak finkatuz. Honetaz gain, gure taldea sustengatzeko eta autogestionatzeko beharrezko zaigun dirua lortu dugu.
Hernanin bola erraldoia
Hernaniko txosna batzordean aktiboki lan egiteaz gain, herri honetako jai batzordean ere parte hartu dugu. Bertan, sokamuturrari alternatibak antolatu eta sortu genituen. Horietako bat, bola erraldoiaren entzierroa.
Manifestazio antitaurinoan bloke antiespezista
Aurtengo Donostiako Aste Nagusian, zezenketen aurkako manifestazioan, bloke antiespezista antolatu dugu Goierri Antiespezista, Tolosaldea Antiespezista eta Orroak taldeekin batera. Egun horren aurretik manifestazio ofizialetik desbinkulatzeko arrazoiak zein ziren azaltzen zuen komunikatu bat atera genuen.
McDonalseko protesta
Nazioartean deitu den ekintza antiespezisten astera batuz, Donostiako Bulebarreko McDonald’s-eko atea blokeatu genuen aktibisten presentzia eta txerri baten gorpuarekin, “Bera ez da happy meal” eta “haragia hilketa da” lelopean.
Donostia mezu antiespezistez bete zen eguna
Aipatu berri dugun nazioarteko aste antiespezistarekin jarraituz, Donostiako kaleak animalien askapenaren aldeko mezuez bete genituen. Zehazki, paretetan stencilak eginez, kartelak itsatsiz eta Donostiako STOP seinale guztietan ondorengo pegatina jarriz:
Ursularen erakusketa oztopatu genuen
Azkenik, San Tomas hauetan, Ursula txerriaren erakusketa ekidin genuen. Espezismoa eta San Tomasetan txerriekin egiten den sarraskia salatzea helburu, 12 aktibista kaiolan sartu ziren erresistentzia pasiboko ekintza bat burutzeko, erakusketa ordu erdi galaraziz.
La entrada 2017 LABURTZEN DUTEN 10 ARGAZKI aparece primero en Askekintza.