Euskal Herriko festetan animalien erabilpena eta espesizmoa
Euskal Herriko festetan animalien erabilpena eta espesizmoa salatzen darrai Askekintzak, “Festak Ospatu Animaliak Askatu” kanpainaren bidez. Kanpaina euskal jendartean aldaketa bat sortzen hasia da. Euskal […] La entrada Euskal Herriko festetan animalien erabilpena eta espesizmoa aparece primero en Askekintza.
Euskal Herriko festetan animalien erabilpena eta espesizmoa salatzen darrai Askekintzak, “Festak Ospatu Animaliak Askatu” kanpainaren bidez. Kanpaina euskal jendartean aldaketa bat sortzen hasia da.
Euskal Herriko festetan ere animaliak esplotatzen dira
2017an Altzan, Astigarragan, Hernanin, Herreran, Igeldon, Lezon, Martutenen, Oiartzunen, Oreretan, Pasai Antxon, Pasai Donibanen, Txomin Enean eta Usurbileko festetan animaliak esplotatu dira besteak beste. Illunben erail diren zezenak ere ezin dira ahaztu. Oraindik euskal kultura eta jai eredua beste espezietako animalien zapalkuntzan eta espezismoan oinarrituta daude. Animalia guztiok aske izateko interesa eta berdin sufritzen dugula jakinik, festa hauek bidegabeak dira.
2017ko kanpaina oparoa izan da
2017 honetan Askekintzak Hernani eta Oreretako jai eta txosna batzordeetan aktiboki lan egin du. Oreretan, jada hirugarren urtez; Hernani, aldiz, aurrenekoz, bi kasuetan kontzientziazioa eta aldaketa politikorako oinarriak finkatuz. Hortaz gain, Hernanin, Oreretan eta Lezon protestak burutu dira animaliadun festen bidegabekeria eta esplotazioa salatzeko. Argi ikusi da gero eta herritar gehiago posizionatzen direla zapalduen alde, aurten Askekintzak inoiz baina boikot, irain eta mehatxu gehiago jaso dituen arren. Erantzun hau errotiko aldaketa baten adierazle ere izan liteke.
2017a oso oparoa izan da, eta hurrengoa animalientzako are hobea izan dadin, 2018. urteko kanpaina prestatzeari ekingo dio aurki Askekintzak. Herritarrei espezismoari buruz kontzientziatzen, festak aldatzen eta animaliak zapaltzen diren edonon borrokatzen.
La entrada Euskal Herriko festetan animalien erabilpena eta espesizmoa aparece primero en Askekintza.