PERTSONA UGARI EHIZAREN AURKA DONOSTIAN
Hainbat pertsona izan dira gaur arratsaldean Donostiako zentroan, ehizaren aurka manifestatzen “Ehiza hilketa da!” lelopean. Aurten ere, Euskal ehiza federazio ugarik goizean antolaturiko ehizaren aldeko […] La entrada PERTSONA UGARI EHIZAREN AURKA DONOSTIAN aparece primero en Askekintza.
Hainbat pertsona izan dira gaur arratsaldean Donostiako zentroan, ehizaren aurka manifestatzen “Ehiza hilketa da!” lelopean.
Aurten ere, Euskal ehiza federazio ugarik goizean antolaturiko ehizaren aldeko manifestazioa antolatu du. Honi erantzunez, kontramanifestazio batera deitu du gaur arratsaldean Donostialdeko Askekintza talde antiespezistak. Bertan, ehizatuak diren animalien bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute. Ehiza injustua dela diote, zaletasun honekin animalien bizitzeko eta ez sufritzeko interesak urratzen direlako.
Bukaeran irakurri duten manifestuan, ehiztarien irain eta erasoek geldiaraziko ez dituztela aldarrikatu dute. Animalien alde borrokatzen dutenak geroz eta gehiago direla diote, animaliak dibertitzeko erailtzeak jendartean geroz eta onarpen gutxiago duela.
Manifestua:
Arratsalde on,
Gaur, berriz, ehizaren kontra eta animalien bizitzeko eskubidearen alde batu gara Donostian.
Ehiztariek edozein aitzakia jarriko dute euren odol isuritea justifikatzeko, baina denok dakigu esaten dutena gezurra dela. Ez daukagu inongo beharrik beste espezieetako animaliak hiltzeko edo erabiltzeko, izan ere, animaliek, lasai, aske eta eraso gabe bizitzeko eskubide osoa dute, gizakiok bezala.
Espezismoak biktima amaigabeak sortzen ditu, milaka erailtzen baitira segunduro.
Gizakiak ez jaio izan soilagatik, euren interes eta eskubideak ukatu egiten zaizkie, eta norbanako ordez, tresnak, gauzak edo produktuak bezala ikusten dira.
Diskriminazio eta zapalkuntza onartezin honen aurrean, gure egin beharra, ahal dugun heinean jarrera aktibo bat izatea da, zapalkuntza honen aurka borrokatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoan, 36.658 ehiza baimen banatu ziren 2016an. Urtean hiltzen diren animalia kopurua erregistratu ez arren, datu hauek ikusirik, biktima kopurua izugarrizkoa dela ikus daiteke.
Ez dago erasotzen ez zaituen norbanako bat hiltzeko modu onargarririk, ez da zilegi zapalduen sufrimenduarekin dibertitzea, edo etekin ekonomikoa ateratzea.
Zaletasun bat ez dago ez sufritzeko eta bizirik irauteko interesaren gainetik.
EHIZA HILKETA DA!
La entrada PERTSONA UGARI EHIZAREN AURKA DONOSTIAN aparece primero en Askekintza.