[AURRERAPENA]: Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astea
Euskararen erabileraren neurketa filmeetan
BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astearen hizkuntza erabileraren neurketa egin du aurtengo edizioan 19. urtez.
Orain arte, Donostiako aisialdian eragina duten beste ekintza nagusietan ere hala egin izan dugu: Dferia, Giza Eskubideen Zinemaldia, Aste Nagusia, Jazzaldia, Donostiako Zinemaldia eta Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldia.
Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea eguneroko bizitzan. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskararen presentzia areagotzea oso garrantzitsua da. Ostera ere, gogorarazi behar dugu euskara hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, Donostiako udal ordenantzek euskarari ofizialtasun hori aitortzen diote eta Udalak antolatutako ekintza guztietan euskarak lehentasuna izan behar duela esaten dute.
Beraz, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astean antolatzen diren jardueretan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu Bagera Elkarteak; hau da, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astean euskararen presentzia normalizatzea.


